2018-DBHO-Urriko bilerak

Datorren asteartean, irailaren 25ean, DBHOko 2018-2019 ikasturte hasierako bilerak egingo ditugu.

Gaiak:

  • Egutegia, ebaluazioak, ordutegiak…
  • Gai eta irakasleen zerrenda
  • Ikasturtearen ezaugarriak: ebaluazioak, maiatza eta ekainaren antolaketa, batxilergoaren ezaugarriak…
  • Orientazioa
  • Norberak lekarkeena…

Lekua: Jakintza ikastola, Altamira

  • DBHO 2: Ikasgelan, 1. solairuan
  • DBHO 1: Jakintza ikastolako areto nagusian

Eguna eta ordua: asteartean, irailaren 25ean, 18:00etan


El próximo martes, día 25 de septiembre, tendrán lugar las reuniones iniciales del curso académico 2018-2019 de 1º y 2º de Bachillerato.

Orden del día:

  • Calendario, evaluaciones, horarios…
  • Lista de asignaturas y profesores
  • Características del curso (evaluaciones, características del bachillerato…)
  • Orientación académica
  • Otras aportaciones…

Lugar: Jakintza ikastola, Altamira

  • DBHO 2: En el aula, 1ª planta
  • DBHO 1: en el salón de actos de Jakintza Ikastola

Día y hora: Martes, 25 de septiembre, a las 18:00

Advertisements

2018-Batxi2-Agurra

Agurra esaten diogu, baina… ez dugu agur esan nahi… Laster arte da gurea!

Baina badaude despedidak, klaro! Azken deribadak batzuentzat, azken karlistaldiak besteentzat, edo Descartes, edo… Badaude agurrak gure laster arte honetan!

Eskerrik asko zuei eta zuen gurasoei ere, etapa hau elkarrekin egiteko aukera izan dugulako.

Agurrerako prestatutako BIDEOA

2017-Batxi2-ko agurra (1999ko belaunaldia)

Iritsi zen 2. mailako batxilergoko ikasleei agur egiteko momentua. Batzuei kosta zitzaien ditxosozko data eta beste batzuei, berriz, ez hainbeste; baina, azkenean, heldu zen talde osoa bukaerara, Jakintzan egindako bidearen amaierara. Hemendik aurrera guztiok bide desberdinak hartuko ditugu, baina orainarteko ibilbidean egindako lagun eta oroitzapenak kostatuko zaizkigu ahaztea. Melankolia puntu bat ere sumatzen zen ostiraleko giroan.

Zazpiak eta laurdenetan geratuta geunden eta, pixkanaka-pixkanaka, gurasoak eta ikasleak gerturatzen joan ziren VillaEugeniako psikomotrizitate gelara. Hasteko, bideo bat jarri ziguten ikasleek. 40 minutuko bideoa zela esan zigutenean, puuuufffff!!!!!! lo hartuko deu!!!!!! pentsatu genuen, baina, azkenean, motz egin zitzaigun, oso txukun eginda baitzegoen eta txikitatik izandako hainbat momentu gogoangarri agertu zirelako bertan.

Gero, gitarra parea lagun, bertso kantatzeari eman genion. Odolkiak ordainetan izaten direla bota eta irakasleak “a parir” jarri gintuzten di-da batean. Epelak entzun beharrean izan ginen! Hemen dituzue haietako perla batzuk (nohaykojobuenooo!):

Eguna izan arren

pixka bat melankoliko,

mesedez ez dadila

inor malkoetan ito,

nahiz jakin ez ginela

hemen egongo betiko,

gure laguntasuna

ziur ez da hemen hilko.

Orain arte sartuta

gelako lau paretetan

eta irakasleei

errespetukin hizketan

isil-isilik egon

gara gu urte hauetan

baina oraintxe datoz

odolkiak ordainetan.

Hello edo How are you?

memorin zerbait deu utzi

nahiz ta Amaia orain

relajatuta ikusi

sinetsi asesina

izaera du nagusi

Jainkoakin pakean

zerun eon dadila Susi.

Nahiz rockera izateko

pasa zaion edadea

ile gorria eta beltzez

jantzi ohi da bea,

uste du ez daula ezer

Motorhead baino hobea

beraz apuntau iozue

gaurko efemeridea.

Marijok dena daki

egin edozein galdera

Gorkak esan bezela

orojalea da bera

gu bezela eman dio

batxillerrai bukaera

eta etorri nahi zon

Mallorca gukin batera.

 –

Begikin dion arren

yo nitrato de tocarte

Idoia ze ingozu

orain gugandik aparte?

Kimikan jarri dugu

nahiko ritmo, nahiko arte

gu eta reggetoia

gea zure odolan parte.

 –

Gorkak txikitan hitz bat

bakarrik in zun ikasi,

hain alperra izanda

bestela ingo zan nahasi,

baina unea perfekto

deskribatzen dunez kasi:

zure klasek bukauta

oain bai in deu irabazi.

 –

Gure Josunek ere

baditu nahiko delitu,

batxin oraindik batak

egiten ditu luzitu,

baina berekin sartzen

gu ez gera atrebitu

behingoatik pultsaziok

bere lekuan baititu.

Miren orientatzaile

gisa zaigu gerturatu

batxilergoan berak

lagundu gaitu, gidatu,

baina sagardo pixkat

gero ingo do probatu

ordun ikusiko da

nor dan hobe orientatu.

 –

Ainhoa zuk dezunez

bertsoetarako sena

onartu ta entzun dezun

bertso sortarik onena

euskara batu eta

garbian dago gehiena

prest gaude egiteko

gu zure ordezkapena.

Elena maratoiak

hasi zitzaigun prestatzen

hemen ez egoteko

arrazoia da hain zuzen

denbora bat bada ya

ez dala inun azaltzen

leyendak dio ai dala

Obabakoak bukatzen.

Aiba! Bat ahaztu dugu

eske da trasparentea

Ion-etik albinora

txikia dugu tartea

txikitan morenoa zan

joaten zanen parkea

hauxe da Game of Thronsek

egiten duen kaltea.

Ta orain begirada

garrantzitsunengan jarriz,

nahiz hau uztearena

ikusi batzutan gris

bizitzak elkartuko

gaitu hamaika aldiz

eta bestela beti

geldituko zaigu Paris.

Bat-bateko zaila genuen eta eskerrak aurrez zerbait prestatuta genuen. Asmakizunen jokuan  ikastolako azken azterketa egin genien eta bastante trebe izan ziren han ere. Guztia jaso eta afaltze aldera irten ginen kanpora.

Irtetzerakoan, peloten jolaslekuarekin arazo tekniko bat izan genuen, nolabaiteko psikoanalisia egin nahian edo, irrikei ezin eutsirik, denak batera sartu baitziren barruan. Zenbat lan hura konpontzen!

Sagardotegi aurrean atera beharreko argazki ofizialak atera eta gero, barrura sartu eta afaltzen hasi ginen.

Sagardoak bere lanak egin zituen eta ondorio bezala han entzun ziren Doraemonen kantak, desinkronizatutako agur dantzak, bertso saikera batzuk… Hizketarako gogo handia zegoen eta, handik irtendakoan, kalean bueltatxo bat ematea otu zitzaigun. Eta, handik aurrera, bakoitzak nahi arte edo gorputzak nahikoa da, esan arte jarraitu zuen arte.

 

Irakasleon partetik eskerrikasko egin zenituzten lanengatik eta elkarrekin pasa ditugun azken urteongatik.

Ondo segi, eta beta duzuen bezain pronto, gurekin gogoratu eta bixitaren bat egitera pasa (Hori bai… Gorkak dio ez ahaztu pastak!).

Hurrengorarte!

2016 – Batxi2 – Agurra – 1998ko belaunaldia

Bai… luzea zirudien ikasturte hasieran, baina di-da batean etorri zaigu gainera…

Eguna adostu genuen, ez azkar, ez berandu, Hautaprobak, Konfirmazioa, Mallorca… Gauza askori egin behar ihes!

Argazkiak bildu behar –nik ez daukat txikitako argazkirik, nik ere ez…– Ainhoa eta bere panda ibili ziren ziza-bila! Bideo famoso bat ere bazen, 3 urte zituztenekoa, baina hitzetan geratu zen pelikula mitikoa, ez baitzen digitalizatzeko betarik izan! Osatu zen, azkenean, ditxosozko bideoa… Ummmm! Pixu handia hartu zuen… Ordenagailutik ateratzeko mediorik izango ote zuten?

Irakasleok ere, Ion kapitaina buru, hortxe ibili ginen, bertsoa ezin atera! Baina Zein da zein? ariketa forma hartzen joan zen… forma eta pixua! Irudiak jarri nahi eta aurkezpena gero eta astunago egiten joan zen… Ordenagailutik ateratzerik izango ote genuen?

Eider eta Amaia kantan jarri genituen eta ordenagailu bana lortu zuen bai batak eta baita besteak ere -badakizue, portsiakaso!- Nati ere giltza bila hasi zen eta Gorkari alarma nola jarri esplikatzen saiatu zen. Ai, ene! Larizi aulkiak eskatzea ahaztu! Deitu genion, baina… tardeeeeeee! Furgoneta okupauta! Zaila zegon! Beno… plan B… ikusiko dugu…

IMG_20160610_201724

IMG_20160610_201731IMG_20160610_201719

Gehienak etorri ziren ekitaldira eta nerbio-puntua alboratu eta hasi ginen. Aurkezlek Aloña atera zuten aurrera eta bere idatzi eder hau irakurri zigun honek:

Ez du ematen jada 16 urte igaro direnik. Bizitza osoa eman dugu hemen ia; hemen hazi eta hezi gara, hemen egin ditugu bizitza osorako alboan izango ditugun lagunak, ikaskideak. Gure irakasleak izan direnak ere gogoan ditugu: 2-3 urteko gelatik hasi eta 2. Batxilergora arte izan ditugun guzti-guztiak.

Faltan botako ditugu Ikastolako gauza asko, orain goazen lekuan ez baikaituzte hemen bezain ondo tratatuko. Une txar asko igaro ditugun arren, merezi izan du. Beti eramango ditugu gurekin ikastolan bizitako oroitzapenak.

Etorri eta berriz ere joandako ikasleak izan ditugu. Oso gutxi izan ginen batxilergoa Jakintzan egitea erabaki genuenak, 19 hain zuzen ere, eta egia esan, oso harro gaude gure erabakiaz, unibertsitatea baino lehenagoko ikasketak Jakintzan amaitu izanaz.

Azken bi urte hotan, gainera, ikaskideen arteko harremana asko sendotu da, gelako giroa paregabea izan da eta DBH-n oraindik ondo ezagutzen ez genituen gelakideak hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Ziur gaude urte hauetan sortutako harremana mantendu egingo dela urteak pasa ahala. Horrexegatik, ez genukeen gure erabaki hura ez gure ikastola ezerrengatik aldatuko.

Hau guztiau esanda, eskerrak ematea beste ezer ez zaigu gelditzen, hain ondo prestatu eta horren zintzo portatzeagatik, laguntzeko prest egoteagatik, eta baita botatako errieta eta sermoi guztiengatik ere. Modu batera edo bestera, honek guztiak gugan eragina izan du, gure izaera eta portaera garatzen eta hobetzen lagundu digu, etxeko heziketa eta giroarekin batera. Esan genezake, beraz, gaur egun garena, zati handi batean, ikastolari zor diogula.

Hortaz, besterik gabe, mila esker ibilbide honetan parte hartu duzuen guztioi, bai irakasle, guraso eta ikaskideei. Orain, etapa berri bati hasiera emateko garaia heldu da, baina argi geratu dadila: hemen bizi izandakoa ez da atzean geratuko!

Batxi 2ko zuen ikasleak.

IMG_20160610_201755Malkoa gertu, hasi ginen argazkiekin… O! Ké rekuerdos! Ainhoak egindako bideoak hunkitu gintuen! Ezagutzea ere kosta egiten zen eta, ezagututakoan, argazkiak alde egiten zuen! Baina abilak egon ziren gurasoak horretan!

Irakasleona zailago jarri genuen… Denbora ez baita alferrik pasatzen! je je… Hementxe duzue aurkezpena!

Losagurresderrigor eta poteren bat hartzeko beta izan genuen. Falta zirenak hortxe bildu ziren gurera eta aitzaki-maitzaki franko entzun genuen: ke si beretzietako trena hartu behar izan zuen (zortzietarako iristeko? Ai! L´amourrrrrr!), ke si entrenua ez zen bukatzen… zerbait entzun dugu de unas kañitas eta kantzontzilo ahaztuen istorioa ere ez zen alboratzeko horietakoa!

Eta afaltzera! Solidoak eta likidoak orekan jarri nahian ekin genion ba lan horri ere! Guk zorte aparta izan genuen, gertu baitzegoen txuleta dotore ebakitzen zekien espezialista… Bestela, hantxe ibiliko ginen a lo Cromagnon! Horrela, berriz, a lo kalekume, txukun-txukun, batere zikindu gabe… al butxe-pelutxe!

Hau eta horren artean, orientatzailea, beti bezala, aholkuak banatzen ibili zitzaigun. Sozializatzea oso sanoa zela eta… txotx! Eta arrazoi zuen! Gurasoak orduan bai, barra-barra hitz egiten! Batek horrela esan zuen:

Ese chico de dónde es?

– De Azpeitia.

– Vaya cara de malo tiene, oye! Parece uno de esos irlandeses pícaros…

Enteratu zen gure Gorka delakonbertsazion… zertarako gehiago! Ez zuen besterik entzun nahi! Baietz! Mutila gaiztoa baino gaiztoagoa zela esan zion Juanitori eta rubiyo gizajoa alferrik saiatu zen fama txar hori gainetik kentzen!IMG_20160610_234252.jpg

Gorkak opari berezia jaso zuen afarian. Paper arrosa fosforitoa kendu zionean bere erreibindikazio ospetsuena -kalefazioa tope jartzearen parekoa- lortu zuen: Arruabarrena pasta-kaja! Denak berak bakarrik tragatu beharrean -non sartzen ote ditu!- banatzeari ekin zion. Badakizue… las itxuras…

IMG_20160611_003223Ixiar ere izan genuen gurekin, gutako asko inbidi gorritan utziz… Ondo bizitzen omen da jubilatu eta gero! No te fastidia!

Ez genuen kantatu, baina baziren orroek inguruan…

Iritsi zen crowfounding egiteko unea… Hura zen joan-etorria! Biletea gora, biletea behera… Hala ere… hortxe konturatu nintzen Ekonomiako nota gehienak gaizki jarrita nituela… Mila hirurehun eta piko euro bildu eta… ez zitzaizkien ba 5 euro galdu! 5 euro! Propio hasita ere… Horrela ibili zaizkigu balantzeak urte osoan balantzaka! Beno! Sehizolokesepudoooo!

Argazkia atera behar genuela eta atera ginen kanpora. Larunbatean sartuta geunden, ordurako. First egin behar zuena alde eginda zegoen, jada… Ezingo genuen argazkia osatu… Ummm! Enparantzarantz abitu ginen eta, bidean, jende gehiago galdu genuen: azpeitiarra prudentemente etxerantz abitu zen -hori esan zuen, behintzat!-, Arbizuko rubia ere bai…, guraso batzuk ere joan ziren… eta plazan argazki bat baino gehiago bota genuen ahalik eta jende gehien harrapatu nahian… Beno! Sehizolokesepudoooo!

Garai honetarako, mutil guztiak galduta genituen… eta neska batzuk ere bai. Kirkilera joan ginen karaokea zegoela-eta! … Beno… Santa Maria kalean aurkitu genuen falta zen tropa… Erronda luze baino luzeagoa bota genuen han, baina ez zen kantatzeko aukerarik etorri! Beno! Sehizolokesepudoooo!

Azken despedidak… Guraso gehienak etxeratzekotan agurtu ziren eta guk azkenekoa hartuko genuela eta Kiskara joan ginen. Vaya! Energia aurrezteko programaren batean sartuta egongo dira nonbait… Hura izan zen derrepenten itsutzea! Ilun-ilun komo boka de lobo esango zuen nire ama Kristinak! je je! Algara bat edo beste, selfi bat egiten saiatu ginen han geratzen ginen karroza apurrok… Keba! Ez genuen asmatu iluntasuna besterik erretratatzen! Gaztek etorri ziren gure laguntzan… Honbre, klaro! Asikualkiera! Hura zen dizdira! Futbol-zelaiko fokoa baino argi gehiago egiten zuen mugikor hark, Maider! Eskerrak ez zegoela argi asko eta igual ez zen inor gure tentelkeriaz ohartu… Hurrengorako, Ayerrak bidali digu ikastaro-express bat: http://www.xatakamovil.com/espacio-sony/hacer-un-buen-selfie-requiere-su-tecnica-8-trucos-para-que-los-tuyos-destaquen.

IMG-20160613-WA0000

Kuestioa da ke erretiratzeko ordua iritsi zitzaigula beste batzuoi ere eta… abitu nintzen kale nagusian zehar eta… zein aurkituko eta… aurreko tabernan “etxera” joandako gurasoak, jijiji eta jajaja! Aibala! Hori izan zen eskinazioa! Korrika etxera joan beharrean izan ziren, seme-alabek ez aurrea hartzeko! Desdeluego… eskerrak hezkuntza osatzeko gukin kontatu zutela, bestelaaaaa….!

Orain… trankil-trankil ostegunera arte… Orduan ikusiko dugu zer gertatu zen Descartesekin, Sofistekin edo MateLetraseko azterketa zailarekin… Ordura arte, oporrak ondo pasa eta gero ere ea zorte ona duzuen denok! Plazer bat izan da zuekin aritzea! Aloñaren hitzak harrapatuko dizkiot bukatzeko:

… besterik gabe, mila esker ibilbide honetan parte hartu duzuen guztioi, bai irakasle, guraso eta ikaskideei. Orain, etapa berri bati hasiera emateko garaia heldu da, baina argi geratu dadila: hemen bizi izandakoa ez da atzean geratuko!

Argazki gehiago hemen

2015-Batxi2-Orientazioa-Unibertsitateak-Elgoibarko Makina-Erreminta

Guraso agurgarriak:

Garai honetan ohi denez, Unibertsitate desberdinetako ikasle berrientzako informazio saioekin hasiko gara. Aurten eta nobedade bezala, gure ikasleen gurasoak gonbidatzea erabaki dugu. Izan ere, badakigulako aurtengoa ikasturte berezi eta konplikatua dela. Erabaki asko hartzeko garaia da eta denon laguntza eta aholkuak  garrantzitsuak izan daitezke.

Hitzaldi hauetan informazio eguneratua jasotzeko aukera izango duzue. 2016-2017 ikasturteko eskaintza akademikoari eta zerbitzuei lotutako informazio ezberdina hain zuzen ere: Graduen eta Gradu Bikoitzen eskaintza, titulazio berriak, informazio saioak, sarrera prozesua… Aurrekoan izan genuen Deusto eta Mondragon izan ditugu. Oraingoan, berriz, Elgoibarko Makina-erreminta datorkigu.

Espero dugu informazio hau baliagarria izatea eta egokia ikusten baldin baduzue, gonbidatuta zaudete. Bestelako argibiderik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

  • Data: ABENDUAREN 14an, 14:00-15:30.
  • Lekua: JAKINTZA IKASTOLAKO (ALTAMIRA) ARETOAN

Jaso ezazue agur bero bat.

Orientazio Departamentua

2015-Batxi2-Orientazioa-Unibertsitateak-Mondragon

Guraso agurgarriak:

Garai honetan ohi denez, Unibertsitate desberdinetako ikasle berrientzako informazio saioekin hasiko gara. Aurten eta nobedade bezala, gure ikasleen gurasoak gonbidatzea erabaki dugu. Izan ere, badakigulako aurtengoa ikasturte berezi eta konplikatua dela. Erabaki asko hartzeko garaia da eta denon laguntza eta aholkuak  garrantzitsuak izan daitezke.

Hitzaldi hauetan informazio eguneratua jasotzeko aukera izango duzue. 2016-2017 ikasturteko eskaintza akademikoari eta zerbitzuei lotutako informazio ezberdina hain zuzen ere: Graduen eta Gradu Bikoitzen eskaintza, titulazio berriak, informazio saioak, sarrera prozesua… Aurrekoan izan genuen Deusto. Oraingoan, berriz, Mondragon datorkigu.

Espero dugu informazio hau baliagarria izatea eta egokia ikusten baldin baduzue, gonbidatuta zaudete. Bestelako argibiderik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

  • Data: AZAROAREN 30ean, 14:00-15:30.
  • Lekua: JAKINTZA IKASTOLAKO (ALTAMIRA) ARETOAN

Jaso ezazue agur bero bat.

Orientazio Departamentua

2015-Batxi2-Orientazioa-Unibertsitateak-Deusto

Guraso agurgarriak:

Garai honetan ohi denez, Unibertsitate desberdinetako ikasle berrientzako informazio saioekin hasiko gara. Aurten eta nobedade bezala, gure ikasleen gurasoak gonbidatzea erabaki dugu. Izan ere, badakigulako aurtengoa ikasturte berezi eta konplikatua dela. Erabaki asko hartzeko garaia da eta denon laguntza eta aholkuak  garrantzitsuak izan daitezke.

Hitzaldi hauetan informazio eguneratua jasotzeko aukera izango duzue. 2016-2017 ikasturteko eskaintza akademikoari eta zerbitzuei lotutako informazio ezberdina hain zuzen ere: Graduen eta Gradu Bikoitzen eskaintza, titulazio berriak, informazio saioak, sarrera prozesua…

Espero dugu informazio hau baliagarria izatea eta egokia ikusten baldin baduzue, gonbidatuta zaudete. Bestelako argibiderik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

  • Data: AZAROAREN 23an, 14:00-15:30.
  • Lekua: JAKINTZA IKASTOLAKO (ALTAMIRA) ARETOAN

Jaso ezazue agur bero bat.

Orientazio Departamentua