2011-DBHO2ko ikasleen agurra – 93koak

<!–[CDATA[Astebete joan da DBHO2ko ikasleek agur esan zutenetik.

Eguraldi aparta egin zigun, eguzkia bero eta haize freskoa. Umoretsu etorri zitzaizkigun ikasleak eta ez gutxiago gurasoak. Gustua ematen zuen giro horretan lan egitea!

Manuk agur formala eman zien denei eta, broma eta ironia artean, kanta-kantari jarri gintuen. HHko irakasleek oso gustura geratu zien, haiek erakutsitako Pintto-Pintto baitzen hobetoen gogoratzen genuena denok!

Rekuerdosdelayer unkigarria prestatu zuten bideoan eta guraso bat baino gehiago harrituta geratu zen bere seme edo alabaren aldarte ezezagun bat deskubritzean.

Kontaizo arriskutsuan ere aritu zitzaizkigun eta irakasle bat baino gehiago dardarka jarri zen, ikasleek gurasoen aurrean zein trapu zahar aterako zuten beldur…

Txanpinoi batzuk jan, karaoken arriskatu, kotileo del bueno eta… aio! Ea hemendik urte batzuetara berriro zuen berri izateko aukera dugun! Zorte on oraintxe ireki berri duzuen bidean!

OHARRA: Argazki eta bideoak eskuratzekotan gaude, baina ikasleek agur esan zutela esandakoan, bene-benetan ari gara, oporretan baitaude haietako asko! Ez al dugu asko itxaron beharko!

OHARRA2: Itzuli dira agur esan zutenak. Hementxe urte hautako laburpena! 93ko Belaunaldikoak]]>

Advertisements

2011-Batxi2koen despedidaaaa

<!–[CDATA[Ikasturte honetako lanak bukatzen ari gara…  Ez ohikoak zain dauzkagu oraindik, baina gehienok festa giroan gaude. Hautaprobak bukatu dira, Kimikako tripajatea bazterrean utzi dugu, ke sea lo ke sea esan dugu…

Eta la vida sigue! Ostiralean liburuak eta paperak San Joan surako prestatu eta larunbatean afaltzera joan ginen. Urteroko zita izaten dugu irakasleok, baina ikasleak nobatiloak izan ohi dira honetan. Helduok badakigu Jokinen sukaldaritzarako trebeziaz eta fisikaren betiko legeak berriro errepikatu ziren, denon gozamenerako. Eneeeeee! Zer izan zen entsalada hura! Oilaskoa teriyaki eta martinin bustita, erraza omen da hura egitea. Buf! Erraza izan zena jatea izan zen!

Nobatiloek ere altu utzi zuten listoia. Umorea eta txantxa ez zen faltatu, baina zuzentasuna deskuidatu gabe! Postre garaian, benetako ikuskizuna izan zen gure mutilak kopa dotoreak ekartzen ikustea. Hau dena aurrez izan balitz, puntu pare bat igotzekotan egongo ginen gutako batzuok!

Ondoren, denok ez ginen indartsu-indartsu iritsi eta taldea banatu egin zen. Gehienak Beasaingo festetara joan ziren. Mutilak gaitzerdi, baina neskek izan zuten meritue, takoi altu haien gainean joateko! Adinak aurrera, gutako batzuk deskartatuta geratu ginen plan horretarako! Beste batzuk, ordea, zezen gainean nagusi!

Primeran ibili ginen denok eta asko estimatu dugun taldea agurtu genuen afari horretan. Jokinen afaria, berriz, datorren urtera arte, e? Nik teriyaki hori erosi dut, baina ez nago ziur zer egin behar den horrekin…]]>

92koei agur ekitaldia bihar ikastolan

Bihar, hilak 26, ikastolako areto nagusian bilduko gara zenbait guraso, irakasle eta ikasle. Helburua 92an jaiotako ikasleen ikastolako ibilbideari amaiera ematea izango da, eta 2. Batxilergoko familiak, ikasleak eta hauen ibilbidean zehar izandako tutore guztiak nahiz oraingo irakasleak izango gara bertan. Gure ikastolan mota honetako topaketa bat antolatzen dugun�  lehenengo aldia da eta, beraz,�  ilusio handiz aritu gara antolatze lanetan.

Ekitaldia goizeko 12:00etan hasiko da eta bertan, besteak beste, hitzalditxoak eta musika izango ditugu. Ez dugu egitarau osoa azaldu nahi (ezustekoen atea zabalik utzi nahi dugu), baina gutxi gorabeherako programa ondorengoa izango da:

  • 12:00-13:00. Agur ekitaldia ikastolako areto nagusian.
  • 13:00-13:30. Argazkiak atera (ekitaldiaren oroigarri).
  • 13:30etik aurrera. Bildutakoen arteko bazkari goxoa.

Gurekin egongo zaretelakoan, jaso gure agurrik beroenak.

//

Gurasoen kurtso hasierako bilerak

<!–[CDATA[Datorren astean izango dira Jakintza Ikastolako Batxilergoko ikasleen gurasoen kurtso hasierako bilerak:

  • DBHO2: Irailaren 29an, astelehenean
    • 18:15ean: Urteko Gestio Planaren aurkezpena
    • 18:30ean: Ikasturtearen aurkezpena
  • DBHO1: Irailaren 30ean, asteartean
    • 18:15ean: Urteko Gestio Planaren aurkezpena
    • 18:30ean: Ikasturtearen aurkezpena

]]>