


Ikasturte hasiera berezia izan da aurtengoa Batxilergo 1ean estreinatu diren gure gazteontzat. Ikastetxetik irten nahi izan dugu eta toki berezi bat topatu. Lazkaon aurkitu dugu leku ezinhobea.
Gure helburua? Ikasle eta irakasleon arteko topagune bat erraztea. Jesusak lagundu digu izotza urtu eta kohesioa, errespetua eta lankidetza-giroa sustatzen datorren ikasturterako guztion artean jarrera positiboa ezartzen laguntzeko xedean.
Saio trinkoa izan da, baina egoera berezi eta xelebreaz gozatzeko aukera izan dugu.
Animo eta eutsi gogor etapa berri honi!









