2019-Batxi2-Ez Ohikoak-Hautaprobetako nota

Iritsi zaigu eguna! Zorte on!

Advertisements

2019-Batxi2-EZ OHIKOAK-Hautaprobak

Bihar hasiko gara borroka honetan, e?

img_20190702_202034

Hau da interesatzen zaiguna orain. Trenez joan beharko bazenute, 07:23koa hartzea gomendatzen dizuegu. Hurrengoa ere iritsiko da ziurrenik, baina… autobusa hartu eta… lehen egunean horrela joango nintzateke ni… Hurrengoetan beranduxeago nahikoa. Gogoan izan:

  • NAN
  • Ikastolan emandako agiria
  • Axota urdin parea…
  • Lasaitasun pixka bat…

Eta… bukatzear dugu!

Animoooo!

Argibide gehiago

 

2019-Batxi2-EZ OHIKOAK-Hautaprobak non?

Batzuk goza eta goza ari diren bitartean, beste batzuk itzalean gaude, oporrak noiz iritsiko ote diren irrikitan! Ez gaude zuekin ere ahaztuta, e? Asteazkenean ekingo diogu erronka berri honi! Eutsi goiari!

EPAIMAHAIA 4 / TRIBUNAL 4 Elebiduna / Bilingüe
Elhuyar p. t., 1 – Donostia / Pl Elhuyar, 1 – Donostia/San Sebastián IGNAZIO Mª BARRIOLA IKASGELATEGIA / AULARIO IGNACIO Mª BARRIOLA

  • IES TALAIA BHI
  • IES OLAZABAL BHI
  • IES KOLDO MITXELENA BHI
  • IES ALTZA BHI
  • IES BIDEBIETA BHI
  • CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
  • IBD INDALEZIO BIZKARRONDO (BILINTX) UBI
  • IES J.M. IPARRAGIRRE BHI
  • IES LIZARDI BHI
  • IES ZUMAIA BHI
  • CPEIPS SAN BENITO IKASTOLA HLBHIP
  • CPEIPS HAZTEGI IKASTOLA HLBHIP
  • CPEIPS SAN FRANTZISKO XABIER HLBHIP
  • CPEIPS PASAIA-LEZO LIZEOA HLBHIP
  • CPEIPS AXULAR LIZEOA HLBHIP
  • CPEIPS STO. TOMAS LIZEOA HLBHIP
  • CPEIPS ZURRIOLA IKASTOLA HLBHIP

12382-CPEIPS JAKINTZA IKASTOLA HLBHIP

  • CPEIPS URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA HLBHIP
  • CPEIPS IRAURGI HLBHIP
  • CPES NTRA. SRA. DE AZITAIN BHIP
  • CPEPS ERAIN LBHIP
  • CPEIPS ESKIBEL HLBHIP
  • CPEIPS LA ANUNCIATA HLBHIP
  • CPEIPS LA ASUNCION HLBHIP
  • CPEIPS LA SALLE HLBHIP
  • CPEIPS MANUEL DE LARRAMENDI HLBHIP
  • CPEIPS DEUTSCHE SCHULE SAN ALBERTO MAGNO HLBHIP
  • CPEIPS SAGRADO CORAZON HLBHIP

Gogoan izan: Gailu elektroniko guztiak (mugikorrak, smartwatchak, eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz ez mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).

2019-Batxi2-Hautaprobak-Kalifikazioak berrikustea

Bueno, ba… jaso ditugu ditxosozko emaitzak eta, batzuk saltoka eta pozik bazaudete ere, bada goitik behera blai eginda geratu dena ere… Zorionak lehenengo horiek… Ea zer egin dezakegun, besteoi… Hauxe da oraingoz esan dezakeguna:

Kalifikazioak berrikustea

1. Azterketa berrikusteko eskaria eginez gero, azterketa hori lehenengo zuzenketa egin ez duen zuzentzaile batek egingo du.
2. Lehenengo eta behin, egiaztatuko du nota kalkulatzean ez dela errakuntzarik egin eta galdera guztiak zuzendu eta kalifikatu direla.
3. Errakuntzarik badago, azterketa zuzenduko du. Kalifikazioa lehenengo kalifikazioaren eta bigarrenaren arteko batez besteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketaren arteko aldea bi puntutik gorakoa bada, hirugarren zuzenketa egingo da ofizioz. Azken kalifikazioa hiru kalifikazioen arteko batez besteko aritmetikoa izango da.
4. Errakuntzarik badago, zuzendu egingo ditu, eta, ondoren, errakuntzarik ez daukan partea zuzenduko du. Azken nota honakoa izango da: errakuntzarik izan duen partean lehenengo eta bigarren zuzenketan lortutako kalifikazioen batez bestekoa, gehi errakuntzak zuzentzean lortutako puntuazioa.
5. Berrikusketa denez, behin betiko nota hasiera bateko nota baino txikiagoa edo handiagoa izan daiteke, edo berdina. Eta, hain zuzen ere, errakuntzak zuzentzean litekeena da nota okerragoa lortzea.
6. Epaimahaiak behin betiko nota jasotzeko erabakia emango du eta erreklamazio egileari jakinaraziko dio.
7. Azterketak berrikusteko prozesua behin bukatuta, epea irekiko da berrikusitako azterketak ikusteko eskaria egiteko.

 

Ez banago ados kalifikazioarekin, zer egin dezaket?

Epaimahaiari ariketen berrikustea eskatu ahal diozu.

Non: GIE idazkaritzan. Behe pisuan. Idoia Arana

Berrikustea egiteko epea

3 egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hau da Ekainaren 14, 17 eta 18.

Berrikustearen nota

Ekainaren 25a, web bidez. Era berean, postazko jakinarazpenak ere bidaliko dira.

Azterketa zuzenduta ikusteko eskubidea dut?

Zuzenketa edo berrikuste prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak eskubidea izango du zuzendutako azterketa ikusteko (horretarako aurrez eskaera eginda).

Sarbide bulegoetan edo Kanpuseko Errektoreordetzan: Berrikusketa eskaera duten azterketak ikusteko eskaera Antolakuntza Batzordeari

Noiz eskatu ahal izango dut azterketa ikustea?

  • Ohiko deialdia: 2019ko ekainaren 26 eta 27an

  • Ezohiko deialdia: 2019ko uztailaren 24an

Noiz ikusiko dut azterketa?

  • Ohiko deialdia: 2019ko ekainaren 28 – uztailaren 9 artean

Haztapen parametroak

Dokumentua:

2019/2020 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia

2019-Batxi2-Hautaprobetako notak

Iritsi zaigu eguna… Mallorcatik ikusiko dituzte batzuk, etxetik besteek… Hementxe dituzue helbideak:

Agiriak jasotzera ere etorri beharko duzue ikastolara… Hementxe izango dituzue zain.

  • Bihar etortzen bazarete, 13:45ean emateko moduan izango garela esango nuke.
  • Bestela, beste data bat jarriko dugu, Mallorcatik itzultzen zaretenontzako…

Zorte on denontzat!

2019-Batxi2-Hautaprobak-Ordutegia

IMG_20190603_095125

AURKEZPENA Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Matrikularen gordekina eta kodeen orriaren artean desberdintasunik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Matrikularen gordekina eta kodeen orriaren artean desberdintasunik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan (11:15 edo 17:15) badira, lehenengo orduko azterketak (09:00 edo 15:00) hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.

MARRAZKETA TEKNIKOA II Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK EDOTA GAILU ELEKTRONIKOAK Gailu elektroniko guztiak(mugikorrak, smartwachak eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).