2015 – Batxi2 – HAUTAPROBAK

Kaixo denoi!

Iritsi zaigu azken froga! Badakizue…, baina gogoraraziko dugu, portsiaka…

  • Autobusa 07:30ean Renfeko geltokian. PUNTUALAK izan! (Hurrengo egunetan, beranduxeago izango da!)
  • Egin dituzuen aukerak hemen idatzita jarri zenituzten. Horrela ez bada, zuzendu! Ikasleak egindako aukera
  • Elena joango da zuekin eta berak eramango ditu txartelak. Banatutakoan, konprobatu ea zuen aukerak ondo dauden!
  • Telefonoak eramango dituzue… SOINUA KENDU! (Eta ondo gorde motxilan!)
  • Sin falta: NAN
  • Axota urdin bat baino gehiago eraman. Gorria, arkatza, tipex, kalkulagailu, erregela, eskuaira, kartaboia, transportadorea, goma… behar izanez gero ere bai!
  • Egun horretan jasoko duzue kodeen papera. EGUNERO eraman behar duzue hori!
  • Bokatak edo dirua, bazkaltzeko eta abar!
  • Azken azterketaren ondoren izango da bueltako autobusa. Ez duzuenak bertan itzuli behar, ABISATU irakasleei zain ez geratzeko!
  • Unibertsitatera sartzeko probaren ariketak
  • Probaren ordutegia
  • Kalifikazioen kontsulta

Zorte on, denoi!

Advertisements

2015 – Hautaprobak non

Kaixo denoi!

Badakigu non egingo ditugun Hautaprobak eta zein tribunala tokatu zaigun:

  • EPAIMAHAIA 29 / TRIBUNAL 29
  • DONOSTIAKO UNIBERTSITATE ESKOLA POLITEKNIKOA / ESCUELA UNIVERSITARIA POLITÉCNICA DE DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
  • Europa p. t., 1 – Donostia / Pl Europa, 1 – Donostia/San Sebastián

Beste norbaitena kontsultatu nahi baduzue, hementxe duzue denak ikus ahal izateko esteka: Sarrera-probetako epaimahaien zerrenda

Animo! Gutxi falta zaigu! Asko ikasi!

2015 – Batxi2 – HAUTAPROBAK – Epaimahaiak

Unibertsitatera Sartzeko Probaren epaimahaiak

GARRANTZITSUA

Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Unibertsitate aurreko ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten ikasleek ondoko epaimahaietan egingo dute azterketa:

  • Araba: 35. epaimahaia
  • Bizkaia:  13. epaimahaia
  • Gipuzkoa:  20. epaimahaia

Ikasleak deituta daude asteazkenean 8:45ean kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara fase orokorrera aurkezten direnak baino ez dira etorriko.

Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.

Marrazketa artistikoa II-ko azterketa, beren ezaugarri bereziengatik, Leioako Campuseko Arte Ederren Fakultatean egingo da ostiralean. Marrazketa Artistikoa II gaiko azterketa egin behar dutenek Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (Leioako Campusean) egingo dituzte Euskara eta literaturako eta atzerriko hizkuntzaren azterketak. Horren berri eman beharko diote epaimahaiari.

Musikaren eta dantzaren historia, Analisi musikala II, Ikus-entzunezko kultura eta Diseinu gaien azterketak kasuan kasuko epaimahaian egingo dira gainontzeko azterketekin batera. Musikaren eta dantzaren historiako eta/edo Analisi musikala II-ko azterketak egin behar dituztenek CD erreproduzitzailea eta entzungailua eraman behar dituzte.

Marrazketa tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …

2015 – Batxi2 – Hautaprobak prestatzeko klaseen ordutegia

Ostirala-29 Astel-1 Astear-2 Asteaz-3 Osteg-4 Ostir-5
1 Len Filo Fis/Enp MateZ/MatL Arte/MateZ Len
2 Geo/Mar/Bio Kim/MatL Ing MatZ/Arte Filo Geo/Mar/Bio
3 Arte/MateZ Arte/MateZ Geo/Mar/Bio Fis/Enp Kim/MatL Arte/MateZ
4 MateZ/MatL Len Geo/Mar/Bio
4 Fis/Enp Geo/Mar/Bio Fis/Enp
5 Kim/MatL Fis/Enp Filo Len Kim/MatL
6

Ikasle talde bakoitzak dagokion irakaslearekin beste klase batzuk ere ados ditzake.

2014-Hautaprobetako notak banatu eta ondoren

Kaixo denoi!

Jaso dituzue ditxosozko notak eta gehienon lasaitasuna iritsi da. Batzuon bidea, ordea, ez da bukatu eta ondorengo datak beharko dituzue:

Bigarren zuzenketa egiteko erreklamazioak Ekainaren 13, 16 eta 17a AULARIOA, 3. pisua

ANA SARALEGI

Batzordeari erreklamazioak (bigarren zuzenketa eskatu gabe) Ekainaren 13, 16 eta 17a Sarbide-bulegoetan edo campuseko errektoreordetzan
Bigarren zuzenketako kalifikazioak argitaratu Ekainaren 19a Web bidez
Bigarren zuzenketako kalifikazioak bidaltzea Ekainaren 19a Posta arruntaz
Batzordeari erreklamazioak (bigarren zuzenketa eskatu dutenek)

Antolatzaileei egin nahi zaizkien erreklamazioak

Ekainaren 20, 23 eta 24a Sarbide-bulegoetan edo campuseko errektoreordetzan
Batzordearen behin-betiko erabakia Ekainaren 28a Errektoreordetza

Web bidez. Posta arruntaz

Erreklamaziorako eskaera duten azterketak ikusteko eskaera Uztailaren 1a Sarbide-bulegoetan edo campuseko errektoreordetzan
Azterketa ikustea (aurretiko zita) Uztailaren 9a Sarbide-bulegoa (I. ikasgelategia, Leioako campusa)

Nahi izanez gero, telefonoren bat badago, kezkak argitu ahal izateko…

Eta beharrik ez bazenute…, ondo pasa oporrakkkkkkkk!