2014ko ekaina-Hautaprobak!!!

Iepppp!

Badator azken txanpaaaa!

  • Autobusa: goizeko 07:35ean Ordiziako geltokian

Hemen dituzue esteka interesanteenak:

  • Probaren egutegia, erreklamazioak…

Ai, ene!! Bagoazela, bagoazelaaaaaaaa!

GOGOAN IZAN:

  • Nortasun Agiria
  • Axota pare bat, ondo idazten dutenak (urdinez, hobeto! je je)
  • Beste kolore batzuk ere ondo etor daitezke, marrazki, azpimarraus eta abarrerako.
  • Arkatza, goma, txorroskilero…
  • Kalkulagailua (agian)
  • Tipex, mukizapis, txorradilasmil… Bakoitzak behar dituenak eraman ditzala agustodelkontsumidor.
  • Bokata, galletitas, dirus… Hori ere agustodelkontsumidor.
  • A! Eta burueeeeeeeeeee!

Zorte onnnnnn!

Advertisements

2013-Hautaprobak-Aparteko deialdia

Kaixo denoi! Hementxe uzten dizuet nondik norakoa:

OHAR OROKORRAK

  • Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.
  • Ikasleak deituta daude asteazkenean 8:45ean kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara fase orokorrera aurkezten direnak baino ez dira etorriko.
  • Asko ikasi!

2012-HAUTAPROBAK UZTAILEAN

Datorren asterako pilak kargatu beharrean izango gara, e? Hementxe dago informazioa:

  • Probaren ordutegia� (pdf, 64 Kb)
  • Unibertsitatera sartzeko probaren ariketak
  • Kalifikazioen kontsulta
  • Gogoan izan ekarri behar duzuena:
    • NAN
    • Asteazkenean emango zaizuen kode zerrenda
    • Axota urdinak eta idazteko beste tresnak: arkatza, ezabagoma, txorroskileroa…
    • Kalkulagailua
    • Marrazketarako behar duzuena…
    • Hamaiketako eta bazkarirako plana (bokata, dirua…)
  • Gogoan izan behar ez duzuena: mugikorra, mp3a…

Hemen dituzue ohar orokorrak:

AURKEZPENA

  • Fase orokorreko azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera.� NAN� edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina (autobusean emango dizuet).
  • Aurkezpenean proba egiteko azalpenak emango dira, eta� kodeen orria� emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da onartuko aldaketarik matrikulan ez bazaio epaimahaiari eskatu asteazkeneko 13:00ak baino lehen.

FASE ESPEZIFIKOA BAKARRIK EGINGO DUTEN IKASLEAK

  • Epaimahaiaren aurrera joan beharko dira� kodeen orria hartzeko lehen proba baino� 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

MARRAZKETA TEKNIKOA II

  • Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute:� arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

  • Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Ondo izan eta asko ikasi!

2012-Batxi2-Hautaprobetako notak jastotzeko ordua

Kaixo denoi!

Bihar, osteguna, hilaren 14an, jakingo ditugu aurreko asteko izardien ondoriozko emaitzak.

12:00etan jasoko ditugu tutoreek fisikoki Donostian eta, ordu horretan, jakin ahal izango dituzue birtualki zuen ordenagailuetan. Hementxe duzue helbidea:� http://www.sarrera.ehu.es/p259-content/eu/contenidos/informacion/tem_acceso_indice/eu_temacces/prueba_acceso.html� Oraindik ez dago aktibatuta, baina ordu horretan jarriko dute martxan.

Txartelak eta gainontzeko gauzak jasotzera ere bihar bertan, osteguna, 14:00etan etorri behar duzue. Ea dena ondo doan eta ospatzeko alai-alai izaten garen! Zorte on!