2016 – Batxi 1 – Busti beldurrik gabe, salbu gaude-eta!

batxisoros

Urtero legez, Batxi 1eko ikasleek uretako sorespenaren inguruan egin dute  ikastaroa. 3 astetan jarraian, 13:30etik 15:15 bitartera izan da eta, bertan, ikasleak gai honen inguruan oinarrizko ezagutzak jaso dituzte. Beraz, uretan arrisku egoeran bazabiltza, lasai egon batxi 1eko edozein ikasle gertu badago. Ikastaroa Mikel Unanuek eman du eta azpimarratzekoa da ikasleekin lortu duen feeling-a.

soros

Advertisements

2015-Batxi1-Irteera Izotz Jauregira

2015-Batxi1-Txuri UrdinUrteari amaiera emateko Soinketako klase berezi bat egin genuen asteazkenean. Bazkal ondoren autobusa hartu eta Donostiara abiatu ginen izotz-jauregira. Hor, Kimberly-ren eskuetan jarri eta sutsuki patinatzen hasi ondoren eta bakoitzak bere kabuz patinatzeko teknika perfekzionatu ostean, jolas desberdinak egin genituen bukaeran “hockey” partidu bat jolastuz. Eta nola ez, oraingoan ere irakaslearen taldeak irabazi egin zuen. Ordu t’erdiko saio polit bat ikasturtea amaitzeko!

2015-Batxi1-Txuri Urdin5

Argazki gehiago