92koei agur ekitaldia bihar ikastolan

Bihar, hilak 26, ikastolako areto nagusian bilduko gara zenbait guraso, irakasle eta ikasle. Helburua 92an jaiotako ikasleen ikastolako ibilbideari amaiera ematea izango da, eta 2. Batxilergoko familiak, ikasleak eta hauen ibilbidean zehar izandako tutore guztiak nahiz oraingo irakasleak izango gara bertan. Gure ikastolan mota honetako topaketa bat antolatzen dugun�  lehenengo aldia da eta, beraz,�  ilusio handiz aritu gara antolatze lanetan.

Ekitaldia goizeko 12:00etan hasiko da eta bertan, besteak beste, hitzalditxoak eta musika izango ditugu. Ez dugu egitarau osoa azaldu nahi (ezustekoen atea zabalik utzi nahi dugu), baina gutxi gorabeherako programa ondorengoa izango da:

  • 12:00-13:00. Agur ekitaldia ikastolako areto nagusian.
  • 13:00-13:30. Argazkiak atera (ekitaldiaren oroigarri).
  • 13:30etik aurrera. Bildutakoen arteko bazkari goxoa.

Gurekin egongo zaretelakoan, jaso gure agurrik beroenak.

//

Batxilergoko gurasoentzako bilera: AGIPAD

<!–[CDATA[DBHOko guraso agurgarriak

Aurreko astean, Ikastolan helburu dugun heziketa integralaren  barnean,  drogomenpekotasunei buruzko ikastaro berezian parte hartu dute zuen seme-alabek.  Ikastaro horren emaitzak azaltzeko eta gurasoen kezka eta iritziak argitzeko asmoz, bilera berezia izango dugu.

Datorren asteartean, urriaren 13an, arratsaldeko 18:00etan etorriko da bere ondorioak eta ekarpenak aurkeztera ikastaroa eman duen irakaslea.

  • Tokia : Jakintza ikastolan, Batxilergo 1A gelan (1go solairuan).
  • Data : Urriaren 13an, 18:00etan.

Gure agurrik beroenak.]]>

2008 – BAtxi2koen agurra

<!–[CDATA[Egunak pasatu dira eta ez gabiltza garaiz kontu honetan, baina ez dugu ahaztu larunbatean Batxilergoko bigarren mailakoekin izandako afaria.

Futbolak mehatxu egin bazuen ere, giro onean afaldu genuen, bapo!  Aurten ez zen bolondres asko izan mutilen artean, baina, behin hasi eta gero, gustura ikusi genuen kamarero lerroa Jokinek prestatutako jaki goxoak mahaira ekartzen. Hura planta gure mutilena!

Jokinek iaz listoia oso goian utzi bazuen, aurtengoan ere ez da txantxetan ibili. Ez dakit ekintza honek dibertsitatearen hezkuntza, berdintasunarena, komunikazioa, ikasten ikastea ala talde lana lantzen dituen, baina ezin da behar-beharrezko konpetentzia batzuk jorratzen dituela ukatu. Aparteko entsalada, odolki tartaleta, txerriki pintxoa, sorbetea… Ez dugu asko argitzen han jasotako inpresioa, aurkezpen dotorea, zaindutako elaborazioa, erakutsitako imajinazioa. Aupa, Jokin! Fisikako proiektuak garrantzi handia du, baina kurtso bukaeran prestatzen diguzun afari hau ez da batere makala! Segi horrela!

Afaria bukatu eta pote lasai batzuk hartzera joan ginen Ordiziako tabernetara. Berriro futbola mehatxu… Dantza handirik egin gabe, taldea desegiten joan zen azkenean eta poliki-poliki bukatu genuen aurtengo despedida.

Zorte on Batxi2! Etorkizun oparoa Jakintza Ikastolatik!]]>

Batxilergo 1en agurra

<!–[CDATA[Era askotako bazkariak eta afariak egin ditugu ikastolan, baina gaurkoa tankera honetako lehenengoa izan da: ikasleek prestatu eta irakasleok bapo jan!

Mendizale Elkartean bildu gara Batxilergo 1eko ikasle eta irakasleak. Jende asko ikusi dugu lanean, batzuk hasiera-hasieratik, beste batzuk bukaeran. Gazta tarta eta trufa goxo horien errezeta ere berehala lortu behar omen dugu. Badaezpada ere, soberan geratu den guztia etxera eraman dugu!

Batzuk asteburuan mendira joan behar zuten, beste batzuk tiritak erostera (hori dakar zapata Minny Mouse estreinatzeak); bada udan Mexikora joango dena eta bada neska begiurdin batek erloju eder bat oparitu diona. Kutxarilak sudurretik zintzilikatzen zekien batek denak jarri gaitu trebezia hori ikasi nahian eta irakasle ileluzedunak oso txiste txarrak egin dizkigu.

Jakintzak gure esker ona adierazi nahi die estreineko aldiz bazkaria eskaini diguten Batxilergo 1eko ikasleei.  Ondo pasa uda eta datorren urtera arte!]]>

URDANETAren V. mendeurrena: Erakusketaren inagurazioa

<!–[CDATA[Kaixo, Txelitos!
1507-1508 da bere jaiotza data. Ordizia bere jaioterria.

Urte asko pasa ditugu nor zen jakin gabe, edo bere nortasuna oso axaletik ezagutuz.

Estatua, bai. Hori oso ezaguna da ordiziarrontzat, pipak jateko lekua, larunbat arratsaldean geratzeko lekua, partidu batera goazenean kotxeak pilatuta uzteko toki aproposa, festatan edalontzia non utzi ez dakigunean… Frai esaten genion, Frain geratuko gara…

Baina, nor izan zen Urdaneta?

Aitzakiarik ez dago hemendik aurrera ezjakintasun hori mantentzeko. 2007. urte honetan hitzaldiz hitzaldi ibili bagara, gaur erakusketa zabaldu dute Barrenan, mapa argi-argiak ikusi ahal izan ditugu, Urdanetaren bidaia nondik noraino iritsi zen ondo zehaztu digute eta Manilako galeoiraren garrantzia azpimarratu ere bai.

Bai, fraide egin zen 44 urte zituenean, baina ez da hori bere garrantziaren funtsa. XVI. mende hartan, norabide ezezagunak esploratzeari eman zion eta, bere ezagutza zabalak erabiliz, ITZULERAKO BIDEA, el Tornaviaje, aurkitu zuen, hurrengo mendeetan erruz erabiliko zen bidea, hain zuzen ere, ekonomia eragile aparta baitzegoen han. Urdanetaren bidea ere esaten zaio eta, alisioi ekidinez, Kuro-Shivo korrontea jarraitzea ahalbidetzen zuen.

Urdanetaren bidea erabakiorra izan zen Txina, Filipinak, Mexiko eta Espainiaren arteko komertzio harremanetarako eta, aldi berean, kultura eta giza harremanetarako ere bai.

Gaur eman zaio hasiera ERAKUSKETAri eta bisitatuko duzuelakoan nago. Badaukagu zer ikasia bertan! Ekainean erakusketa hau Donostian izango da, abuztuan Bartzelonan eta, irailean, berriz, Madrilen.

Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, Gloria Macapagal Arroyo etorriko da, Filipinetako lehendakaria (oraingoz, behintzat!). Ibarretxe ere Ordizian izango da. Eta ordiziar batzuk ere joan beharko dugu, dirudienez 200 pertsona baitira urruneko irla haietatik etortzekotan!

Ramón de Miguel Bosch-en Andrés de Urdaneta en su tiempo liburua ere berrargitaratuko dute datorren urteko martxoan.

Apirila aldera, 50 minutu inguru iraungo duen dokumentala ere aurkeztu nahi dute.

Ikastaroa ere izango dira EHUn. Udako ikastaroak uztailaren 21etik 23raino iraungo du eta Urdaneta eta bere garaiaren inguruko esparru zabala landu nahi du.

Azarorako nazioartean ospe handia duen hainbat  historialariren partaidetza espero da Ordizian izango den Kongresuan.

Ordizia eta beste 3 herrien arteko kidetzeak ere izango dira; lehena, datorren asteazken horretan, abenduaren 5ean, Urdaneta herri filipinarrarekin. El Callao, peruar portua eta Acapulco, mexikarra, izango dira kidetuko diren beste bi herriak. Eta ez da hori dena! Donostiako Musika Hamabostaldia Ordiziara etortzekotan da iraila hasieran, maiatzean Ertaroko Azoka, urrian  Artesania Azoka eta Erakusketa Filatelikoa…; eta hitzaldiek aurrera jarraituko dute, aurreikusita zegoen bezala.

Aurrez esan dudan bezala, aitzakiarik ez da izango Urdaneta nor izan zen galdetutakoan, zuzen-zuzen eta aberastasun handiz erantzuteko!

Ezin baduzue irrika aguantatu, hemen dituzue helbide batzuk…

]]>