2016 – Batxi2 – IRTEERA – Biziraupen sukaldaritza ikastaroa

IMG_20160316_094031Batxi 2k berandu hasi du gaur ekintza. 08:30ean izan ohi bada ere, gaurkoan ordubete geroago geratu gara Delikatuzen. Euria goitik behera, zain egon beharra izan dugu, noiz denak iritsiko… Gure zain zeuden -hau lotsa- gaurko maixtrak: Idoia, Joxepi eta Kontxita. Maider agertu da eta Axierren arrastorik ez… Hasi beharrean izan gara. Halako batean azaldu da mutila, aitzeki-maitzeki… Eneeeee! Hau pazientzieeee!

Idoiak programa agertu digu eta, Kontxita lanak aurreratzea joan den bitartean, Joxepirekin abitu gara azokarantz, behar genituen gaiak eskuratu ahal izateko. Ezin izan dugu denok entzuk hark esandakoa, suge luzea baitzen ikasleok osatzen genuena, baina apur bat bederen… Bertako produktua erostera animatu gaitu, garaikoa eta bueltatxoa eman diogu enparantzari. Gutako asko txikitan amarekin ibilitakoa zen, baina ez aspaldi honetan! Azokan erosteko ohitura galtzear ote dago?

IMG_20160316_110313  IMG_20160316_100441

Kontablea Maider izan da eta hark jaso du zerrenda zegoen libretatxoa eta axota gorri-gorriz joan da prezioak apuntatzen. Ekonomiako nota igotzeko balioko ote dion esan dit… Ikusiko dugu…

IMG_20160316_100406Poltsa parea bete dugu: tipula gorria, letxugak, tomateak, azeitunak… Zama-lanetan, Mendi izan da sherifa. Girik bezala ibili gara geure herrian!

Konpra egin eta Delikatuzera berriro! Joxepi Zuhaizti Elkartera joan da erositako jaki goxoak garraiatzera eta Kontxitarekin batera lanak aurreratzea. Jakintzakoak, berriz, Idoiarekin egon gara piramidea gora eta piramidea behera.

IMG_20160316_101825Beheko solairu handia ikusi dugu, karbohidratoak, gehiena jan beharko genukeena, 4-6 zati egunero: ogia, patata, zerealak… Integrala hobeto, zuntza duelako…

Bigarren solairuan, berriz, Fruta (3) + Barazkiak (2). Oliba olioa ere hemen zegoen (3-5 kutxarakada)…

Hirugarrenean, proteinak: Esnekiak (2-4) + 2. platerak (2 razio). Lehenengoak kaltzioa emango digute eta hobe grasa gutxi eransten badiogu. Bigarrenak, berriz, aldatzen joatea komeni da: lekaleak, arraultza, haragia, arraina… Gogoan izan, egunean 2 razio besterik ez direla! … Ummmm … Suspentsoak gerturatzen ari zirela nabarmena zen… Haragiarekin ere zer den txuria eta zer gorria galdetu du Idoiak. Ni idea! Grasa kantitatea zen el trukillo! Txerriaren goiko aldea, garbiena, txuria dela esan du: txuleta, solomo, solomillo… Muji larri zebilen… 2 razio egunean… Malparaelnegozioooo!

IMG_20160316_105032Arrainarekin igual, txuria eta urdina, grasa gutxi edo gehiago; baina biak konbinatu behar direla esan du Idoiak. Isatsari begiratu behar omen zaio: Abaniko forma=txuria, V forma=urdina.

Arraultza ere komenigarria dela esan du. Aloñak ondo entzun du hori… baina zer erabakiko ote du 18 urte betetzen dituenean? Tofua nahikoa izango ote zaio? Esango digu berak, gutxi falta zaio-eta!

Piramidearen puntako gauzak noizbehinka bakarrik jan behar omen dira… Hantxe zegoen odolkia, edo gazta industrialak, edo… Ai! Suspentso baxu-baxua ia denok!

Pizza ez digu gure dietatik kendu, baina etxekoaren apustua egiteko gomendatu digu, oliba olioz, ezagutzen dugun osagaiekin… barazkiak sartu… Mujiren errezetak begiak zabal-zabalik utzi dizkio Idoia gaixoari: Pizzari, hanburgesa berde bat eta hanburgesa gorri bat botatzen omen dizkio… Goxo-goxoa omen dago… Ai! non geratzen da piramidea? Je je

Larri irtsi dira gehienak lezioaren amaierara, zutik, ezin bertikalari eutsi! Bukatu bezain pronto, alboko aretotxora joan dira, han botatzen ari ziren dokumentala ikustea edo… A! Ez! Eseritzeaaaaa! Erabateko ahul zeuden gure tropak!

Zuhaiztira joateko ordua iritsi da. Mizkin samar agertu dira gure gazteak, ke si entsalada ez dute jaten, ke si lentejak ere ez, ke si arraina ez dute gustuko… Eneeee! Hau pazientzieeee! Lotsa pasatu beharrean izango ote gara hemen?

Esperientzia ez alferrik, ordea! Kontxita, Joxepi eta Javier ari ziren traka-traka lanean eta segituan jarri dituzten gazteak ere martxan. Dena garbituta zegoen, baina txikitzen jarri dituzte… Behatz zati bat moztuz gero, adios gure proteina razioa! Ez da horrelakorik gertatu eta hantxe aritu dira gehienak lanean!

IMG_20160316_113704  IMG_20160316_113414

Usaina gero eta borobilagoa gure suderretan, apetitua ere bai… Ummm! Iritsi da dastatzeko ordua! Banatu dituzte entsaladak -nik esparragorik ez, nik letxugarik ez, nik tomaterik ez…- Menudo lío! Lentejak gero… Benoooo! Hasi zaigu Jon jaten eta, hura sorpresie! Hori zen jatea! Ekialdeko frontean geundenok ia-ia ezer gabe geratzeko arriskuan egon gara! Eskerrak Jonek zaindu gaitula pixkat, ke si no…! Eta etorri da bakailaua! Buenooooooooo! Ezetz ematen zuen, baina azken tomate osagaiak erabat irauli du gazteen mizkintasuna! Raul ez, e? Fiel a sus printzipios, entsalada errepikatu du behin eta berriro… Tomatea ez dut uste plateratik desagertu denik, baina… Bapo jan du de lo verde! Gehienok jan dugu bakailaua eta, hemen ere, top ten=Jonnnnn! Jon1, e? Ze Jon2k esan du berak SEKULA EZ OMEN DITU BARAZKIAK JANGO! Toma ya! Idoiaren esanak alferrik!

Aitziber geratu zaitu ikastaroa egin gabe… Lastime! Datorren ikasturtean piramidea aldrebes erabiliko duuuu! Lasai, Aitzi! Txuletila bat hartu dut zuretzat!

Baina nire ustez, gaurkoan ere lezioa ikasi dugu. Jateko eta erosteko erak zaintzearen garrantzia entzun dugu eta Joxepi, Kontxita eta Javierri esker bereziak eman behar dizkiegu. Azoka eguneko kontu potxoloak alboratu eta gure artalde hau gobernatzen jakiteagatik, alegia! Eskerrik asko denoi!

IMG_20160316_120159Argazki gehiago hemen.

Advertisements

2016 – Batxi1 – KULTUR ASTEA – Koreografia

(Batxi1ekoak: 36:14 min)

Koreografia egiten duten azken urtea eta hoberena!: Zea Mays-en kanta batekin euskal koreografia egiten. Zaila dirudiena lortu zuten. Azken astea eta oraindik ez ziren gai dantza osoa txukun egiteko. Azkenean gezurra badirudi ere ondo atera zen.

Bideoa ikusi, merezi du eta!

2016 – Batxi2 – IRTEERA – CAF

IMG_20160315_085927Gaur CAF tokatu zaigu Batxi2koei. 08:30ean, puntual-puntual, bildu gara Ordiziako geltokian eta, hotzaz kexu, Beasaingo porteriarantz abiatu gara lasai-lasai. Han zain geunden bitartean, Josune irakasleak harrapatu gaitu, eta CAFeko atean egon gara aspaldi ez bezala.

Txaleko diztiratsuak jantzi, betaurreko aeronautikoak soinean, abitu gara sekula zapaldu ez ditugun parajeetara. Herrian bertan eta hain urruti. Kexu ginen, hotzaz…

IMG_20160315_090049Areto batean sartu gaituzte eta Historia pixka bat esplikatu: nola 1860-1906 artean bagoiak konpondu eta muntatu egiten zituzten, 1917an, sozietatea sortu zela Beasainen (zama-bagoiak), edo 1980ko hamarkadan Irun eta abarrera zabaltzen joan zen… 2010ean abiadura handiko trenak egin arte.

Lantegiak dituzte Beasain, Irun, Castejon, Linares edo Zaragozan eta Mexiko, Caracas, New Delhi, Sevilla, Zaragoza edo Edinburgon saltzen dute. Konponketetan hasi eta munduko 5 lider handien artean kokatzea lortu. Instalazioak dituzte Mexiko, Brasil, Frantzia eta AEBn eta CAF taldea 70 enpresa filialek osatzen dute. 35 herrialde!

Enpresa pribatua, 2009az geroztik, langileen esku dago % 26,08ko partaidetza, Kutxabankek du % 16,01 eta gainontzekoa Burtsan.

Langileria, berriz, horrela dago osatuta: 2.125 ingeniari (%28,8), 1.400 goi-mailakoak (%18,40) eta 4.056 produkzio eta zerbitzuetan (% 53,50)…

IMG_20160315_090155_1Hizlariaz aldatu eta Mikel etorri zaigu, Ofizina Teknikokoa. Teknologia departamentua eta Ingeniaritza departamentua bereizten dituztela esan du eta han egiten dituzten maketak, barrukoa… erakutsi digu. 3Da adostu eta 2Dra pasatzen direla gero esan du. CATIA eta ENOVIA programekin egiten dute lan eta, esan bezala, Holanda, Estambul, UK, Norvegia, Boston eta Arabia dira bezero. 6-8 hilabete irauten die proiektuak eta urte eta piko pasatuko dute gauzatzen.

Hemengoa bukatu eta Gabriel Sanchezek esplikatu digu hurrengo tramoa, 3. dibisioa, esan duenez. Produkzioa, Bogie fabrikazioa, granalladora, segurtasuna, kalitatea, labea, fresadora… aitatu ditu garabiak gure buru gainean dantzan zebiltzan bitartean.

Ikasle ohi asko ikusi dugu han, gurasoak ere bai. Neska parea besterik ez…

IMG_20160315_212200Hurrengo gidaria Jose Mari Baztarrika izan dugu eta lingoteetatik, totxoa eta gurpiletara eraman gaitu. 1. eta 2. dibisioak ikusi ditugu harekin, lehen esaten zitzaien eran. Gurpila guri-guri 1.300ºtan, prentsa indartsuak, errobotak… Zer zen hura! Lehen 40 pertsonek lan egiten zuten tokian, orain pare batek besterik ez!. Gurpil bat 2 minuturo! Katea-lana. Urtean 150.000 gurpil egiteko gaitasuna hemen, baina ekoizteko prozesuan, 80.000 besterik ez. Subkontrata bidez osatzen omen dute, baina inbertsioa egin nahian dabiltza beraiek egiteko dena.

200.000 km egiteko aurreikuspena omen dute gurpilek eta %95a repuestos!

Division 4 tokatu zaigu gero eta bagoia egiten ikusi dugu. 15 bat egun pasatzen omen da: Arabia, Txile…

Leher eginda bukatu dugu, baina asko gustatu zaigu bixita. Ez zegoen hotzik, jada! Bero! Bazkaldu eta klasera! Ai! Trenen balitz sekira…!

IMG_20160315_212238Argazki gehiago hemen!

2016 – Batxi1 eta Batxi2 – Irteera – Bilboko portua

IMG_20160311_113630

Goizean goiz ginen Ordiziako geltokian. Euria goitik behera, hantxe zen Ainhoa, la primeraaaaa! Pixkanaka joan da etortzen tropa osoa eta autobusa hartu dugu. Bat, bi, hiru… berrogeita hirura arte! Falta zirenak ezin zutela etorri abixatuta zeuden eta puntual-puntual atera gara aurreikusitako orduan.

Bilboko bidean, ordea, geratu beharra izan dugu, luiziak bidean eta txukunketa lanetan ari ziren-eta.

Nagore larri zebilen, autobusetik ez genuela atera behar eta… Lasaitzen saiatu gara, baina behin eta berriro tekla bera!

Atzean mutilak txunba-txunbarekin ari zinen eta, La Voz-erako entrenatzen edo, Rafael edo Hik bultza hortikan zetozen gurera. Egia esan, ondo arituko ziren nonbait!, eguraldiak hobera egin du eta ez dugu gehiago aterkiaren beharrik izan!

Iritsi gara azkenean Bilboko portura eta –autobusetik jaitsi behar al dugu? autobusetik jaitsi behar al dugu?– Autoridad Portuaria delakoaren bila hasi gara. 3. solairura igotzeko esan digute eta Landerrek Oronan baino igogailu gehiago ikusi dugula, jada, adierazi du… Aurkezpentxo bat egin digu santurtziarrak eta bastante txintxo egon gara…

IMG_20160311_113646Autobusera igo gara eta momentuan portuan zeuden barkuen txuletila bat eman digute eta bidean erakusten joan zaigu dena. Ez zen egunik hoberena, ez baitzegoen grankosa, baina beno! Ro-roa zer zen ikasi dugu, Depósito franco edo Gordailu zabala ere bai. Edariak, tabakoa eta metala gordetzen omen da han eta prezioekin jolasten omen dute. Igotzen direnean, taka!, atera egiten omen dute. Zergatatik libre direnez bertan, unaespeziedeparaisofiskal dela esan du neskak.

  • Etxera goaz?
  • Sí, hombre! Con la pava y todo! (hori duk euskaraz hablatzeko manerie!).

IMG_20160311_114903Kontainer bat vodka izan omen zuten han, inork eskatu ez zuena… Depósito franco edo Gordailu zabal horrek enkantean ateratzen omen du material hori alokairuaren gastuak jasotzeko.

Praktikoa zer den eta erremolkadorea ere esan digu. Modern Express ere ikusi dugu, tente-tente.

IMG_20160311_115039CAF-ek Saudi Arabiarako eginiko abiadura handiko trenaren bagoi pila ikusi dugu han, abuztuaz gero zain. Problemilas nonbait!

Logistika gora eta logistika behera ibili gara, baina… klasean hitz egin beharko dugu horretaz ea ulertu dugun hori…

IMG_20160311_120844Santurtziarra Athletic-ekoa zen bete-betean, baina segituan ikusi du desabantailan zegoela eta bastante moderatu da…

Hartutako lekuan despeditu dugu neska eta Portugaletera joan gara, al puente colganteautobusetik jaitsi gabe geratzerik ba al dago? autobusetik jaitsi gabe geratzerik ba al dago?-. Desalojatu dugu autobusa eta ordu erditxo bat libre utzi dugu. Ordubatean buelta!

IMG_20160311_123604

Egin beharrekoak egin eta bildu gara, ba, denok autobusean… A ez! Hiru faltaaaaaa! Telefonazo, bagoaz, bagoaz… Ai, eneeeee! Hau pazientziaaaa!

Eta horrelaxe etorri gara gaurkoan, autobusa estropeatu gabe, behintzat!

Mareatzen ari ote ziren eta, Jose Marik (Txemak) plastikozko poltsak prestatu ditu, baina ez da beharrik izan! Eskerrak!

Ordubiterdietan Ordizin!

Argazki guztiak ikusteko, sakatu hemen.

2016 – Batxi1Z eta Batxi2Z – IRTEERA – Orona

IMG_20160309_112308Asteazkenean Orona Ideoko istalakuntzak ikusteko zita geneukan goizean goiz. Izugarrizko zaparrada tartean, autobusean sartu eta Hernanira abiatu ginen. Heldu ginenean, instalakuntza moderno eta bitxi haietan sartu eta gela batean sartu gintuzten. Han Oronako filosofia, munduan duen lekua eta bere historia eta ezaugarriez aritu zitzaizkigun hitz egiten.

Hitzaldia bukatu ostean, goiko pisura igo ginen eta Orona Ideon energia berriztagarriak duten garrantzia ikusi genuen. Beharrezko duten aire girotuarentzako energia guztia bertan ateratzen dute biomasa erreaz, eguzki energiaz eta geotermia erabiliz. Era berean, teilatuan zeuden eguzki plaka ugariren bitartez, behar duten energia elektrikoaren zati bat ere lortzen dute.

Handik jangelara pasa ginen eta, bertan, inguruko ekoizle ekologikoekin dituzten harremanak esplikatu zizkiguten garaiko barazki eta frutak jateko. Horrela amaitu genuen hitzaldia. Beherakoan, talde bat igogailuan galdu zen joan behar ez zuen tokira joanez eta uste baino lehenago amaitu genuen bisita. Berriro irten eta euri zaparrada ikaragarri baten erdian autobusean sartu eta etxerako bidea hartu genuen.

IMG_20160309_112311

2016 – Batxi2 Giza – IRTEERA – Donostia, kultur hiribirua

donostia2016Jakintza ikastolako Kultur-Asteko ekintzen barnean,  Donostia (2016) Kultur hiriburura egin zuten bisita Batxi 2ko letretako ikasleek.  Bertako eraikuntzak eta monumentuak bisitatuz, Donostiako eta artearen historiari errepaso azkar bat eman genion. Gipuzkoako Foru Aldundia, San Bizente eliza, Santa Maria basilika eta Artzain Onaren katedrala, Donostiako gaur egungo udaletxea, Oteiza eta Txillidaren eskulturak eta San Telmo museoa ikusteko aukera izan zuten. Azken honetan, betiko erakusketaz gaiz, Gaur mugimenduaren lanak ere zeuden eta aukera paregabea izan zen Oteiza eta Txillidaren lanak gertutik aztertzeko.

donostia2016(1)

2016 – Batxi 1G -IRTEERA- Donostiako Elizbarrutiko Artxibategia

IMG_20160309_093421

Eguraldi txarra egin digu gaurkoan… Oraindik okerragoa espero genuen eta, konformatu egin behar!

08:15ean hartu dugu trena, zenbaitek puntual-puntual! Minutu baten faltan! Ke si dirua ahaztu zaio bati, ke si besteari ere falta zitzaion, ke si… mar-marka samar ibili gara hasiera horretan, e?

Gosari legea egin dugu eta autobusera! Handik ikusi dugu itsasoa, eder-ederra! Arruabarrena pastak jaten harrapatu gaitu goxo-goxo autobus barruan eta, egin beharreko mendibueltaren ondoren, ateratzeko gogo handirik ez genuen!

IMG_20160309_100712

Joxean Garro etorri zaigu bila eta hango nondik-norakoak luze eta patxada handiz esplikatu dizkigu. Langileak aurkeztu dizkigu eta lan eremua ezagutu ondoren, gordetako artxiboak ikusteari eman diogu. Giltzapeturiko ateak ireki dira, alarmak ixilarazi ditu… eta altxorrak gure begi aurrean agertu dira. Ordiziko elizaren aldarepean Santa Ursularen hamaika mila birjinetako baten burua dagoela esaten duen pergamino ederra ikusi dugu eta beste hainbat bitxi ere bai. Dotore, txukun… edozein zuzentzaileak eskatuko lukeen presentziaz! Saioa horrela hasi behar omen du idazten hemendik aurrera! Luma erosi behar omen du eta… Ea ikusten dugunnn!

IMG_20160309_104429  IMG_20160309_115232

IMG_20160309_124314.jpg

Ardi-larruz eginiko liburuak mirestu ditugu, pelo-pelo-piel-piel disposizioa ikusi dugu eta liburu batek artalde oso bat suposatzen duela ulertu dugu.

IMG_20160309_115232 IMG_20160309_124454

Liburutegia ere ikusi dugu eta institutuko ikasleak lanean zeuden bertan. Diferentzia bikaina gure ikastetxekoarekin! Hura liburu pila!

Hona eta hara, gure elbarria (Garazi) primeran ibili zaigu. Gurpildun aulkia eramango ote genuen, baina… eskerrak ez dela horrela izan!

Behin behatokian bueltan, Joxean esplikazio handiak eman dizkigu gauza askotaz eta, galdera bat eta beste,  denbora gainera etorri zaigu! Hantxe zituen azken marabilak: Villafrancako mila bostehun eta pikoko ordenantzak eta Zaldibiko liburu xahar-xahar bat. Prestatuta zeukan saioa eta liburu horien mikrofilmak ere jarrita zituen aparatoan guk ikusi ahal izateko. Ingeri segituan gustatu zaio hori eta ezin handik apartatu neska! Arruebarrena bat aurkitu du eta … se ha pikau! je je… (La familia  es lo que tiene!). Aklaratu beharra dago Arruebarrena abizenaz ari garela, e? Pastak autobusean bukatuta genituen, jada!

IMG_20160309_125210

IMG_20160309_125938 IMG_20160309_130108

IMG_20160309_130154

Argazki ugari atera dugu eta atera dizkigute! Egia esan oso-oso ondo tratatu gaituzte! Ianire ikus dezakezue hemen formal-formal… baina zer ari dira Eñaut eta Garazi? Zuek ez dituzue ikusi, baina…

Artxibategitik atera garenean, fotitos eta abar eta, haize bolada zurrumilutsuari ezin eutsirik, autobusa hartu dugu azkenean. Garazik Tagliatelara joan nahi zuen bazkaltzera eta ez zaigu gaizki iruditu. Eseri garenean, prezioak bizi samarrak zirela-eta, krisi antzeko bat jasan dugu, baina… jaten hasi garenean pena guztiak ahaztu ditugu eta eguna borobil-borobila geratu zaigula pentsatu dugu. Azeituna enano batzuk atera dizkigute hasieran eta apetitua bizi-bizi esnatu zaigu… Saski parea etorri da gero, ogi-xerra arraro batzuk barruan… Um! Ké buenoooo! Olioa, con los baratxuris eta las pipargorris… Ummmm! Saioak errezeta ekarri behar digu! Bere etxean artxibatuta omen dituzte familiaren kozinitak! Sindesperdizio izan da kontuak ateratzearena… Letrasekoak omen dira! Bai, bai! Mateko irakasleari esan behar diet egoera erreal bat galdetzeko hauei! Artxibategian txukun samar ibili badira ere, puntu honetan desmadratu zaizkit erabat!

IMG_20160309_135025  IMG_20160309_143956

Eguraldi txarra bai, baina ez gaitu gehiegi harrapatu! Algara batzuk ere bota ditugu… Bapo! Andreaaa! Faltan bota zaitugu, e?

Eskerrik asko Joxean eta bere kideei. Gurekin izan duten pazientzia ez da nolanahikoa izan! Eskerrik asko mundu hori guri irekitzeagatik! Datorren urtera arte!

Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen

IMG_20160309_154409