2015-IRTEERA-Batxilergokoak Mutriku eta Donostiara joan gara

Eguraldiari aurre eginez, gaurkoan, Batxilergoa kostaldera joan da.

Mostrando 20150326_101021.jpgUrtero, Batxi2ko Giza taldeak txirrinduz egin ohi du Donostiarako irteera, bertako artea aztertu eta ezagutzeko asmoarekin. Horrela, geltokitik Txillidaren “Haizearen orrazia”, Artzain Ona katedrala, Alderdi Eder, Santa Maria basilika, San Bizente eliza eta San Telmo museoa bisitatzen dute. Azken honetan, Esther Pizarroren “Japoniar Lorategia” artelana aztertu ondoren, beraien interpretazio artistiko propioa egin dute Euskal Herriko biztanleriaraen dentsitateren inguruan.  Eguraldi eskasa medio, ezin izan dute dena bete, baina, Bigarren Mundu Gerrako, Comète sarea, ihesbide sarea erakusketa ikusteko aukera izan dute, gerra horretako iheslarien inguruko bizipen pertsonalak ezagutuz.

FullSizeRender

Bitartean, Zientzietako taldea eta Batxilergo1 osoa Mutrikura joan dira Olatu-energiaren nondik-norakoa ikustera. Kaia babesteko proiektuaren barnean murgilduta zeudenean, energia hau aprobetxatu ahal izateko planta eraikitzeko erabakia hartu zuten. Zutabe kulunkariko bihurgailua
sistema erabiltzen omen dute eta 300 kw-ko potentzia sortzeko gaitasuna omen du. 16 ekipo turbosorgailu ditu eta instalazioaren eraikuntzak 100 metro hartu ditu dikean. Irabaziak erabiliz, 20 urtetan amortizatzeko ideian zeuden, baina azken legediak zaildu egin omen die asmo hori.

Bi taldetan banatu gara eta bata bestearen zain egon gara gaurko xirimiri eta lanbro bukaezinaren azpian. Hala ere, ez ginen denok hezetasunaren beldur eta Batxi2ko mutilek ez dira Mutrikuko urak probatu gabe geratu. Hantxe etorri dira, kantzontziloak eskuan eta dardarka, baina pozik (eta erabat erlaxatuta, klaro!). Ez zaie, behintzat, Mutrikuko monstruoa azaldu eta denok gustura etorri gara etxera!

1427378109601 1427370003234-1

Advertisements

2014-KULTUR ASTEA-Irteerak-Batxi2Zientziak-CAF

Atzo goizean CAF-eko ekoizpen sistema ezagutzeko, bisita bat egin genuen enpresara. Goizeko 09:00etan sartu ginen bertan eta enpresako leku ezberdinak ikusten izan ginen. Aurrena, areto batean CAF enpresaren nondik norakoak esplikatu zizkiguten, ekoizten dituzten produktuak, historia, erabilitako software programak… Honen ondoren, enpresara jaitsi ginen eta trenen bojeak (trenaren azpian gurpilekin doan sistema) nola egiten ziren ikusi genuen. Jende ugari lanean eta zalaparta ugari ikusi genituen. Bojeak egiteko katea osoa ikusi ondoren, trenen gurpilak nola egiten ziren ikustera joan ginen. Harrigarria da nola zilindro formako burdina puska bat hartu eta nola berotzen duten gori-gorian utzi arte. Gero burdina puska hau prentsa ikaragarri batek zapaltzen du tortilla moduko bat bihurtu arte. Gero tortilla hau mekanizatzen dute eta zuloa egiten diote erdian eta horrela gurpila osatzen da. Inbertsio gogorrak egin dituzte linea honetan eta beraien ekoizpen ahalmena ikaragarri igo dute, %90a kanpora esportatzeko. Hau ikusi ondoren, bukaeran trenak nola amaitzen dituzten ikusi genuen.

Ordurako 2 ordu eta erdi igaroak ziren, ibilaldi ederra egin genuen CAF-eko pabilioi guztietatik eta, gosea ere egiten hasi zenez, bazkaltzera bueltatu ginen.

2014-KULTUR ASTEA-Irteerak-Batxi1Zientziak-Lapatx zabortegia

Goizeko 09:00etan irten ginen anexotik puntualitate osoz eta inor faltatu gabe. Bidean euria hasi zuen eta, Azpeitira iritsi ginenen, jarraitu zuen euria.

Museoan aurkeztu ginen eta bertako monitoreekin hasiera eman genion ikustaldiari. Gure gaia zaborra zenez, zaborraren bideo motz bat ikusi genuen ixil-ixilik eta ondo.

Ondoren monitorearen esplikaziok entzun genituen 30 minutuan edo ….  30 minutuko atsedenaa egin ondoren, Lapatxeko zabortegia ikustera joan ginen.

  • Konpostajea nola egiten den ikusi genuen.
  • Zaborra nola pilatzen den eta lurperatzeko metodoa ere aztertu genuen.
  • Garbigunea izan zen hirugarren pausoa.
  • Maketa bat ikusi genuen zabortegi osoarena eta errepasatu genituen emandako datu guztiak; azterketa txiki baten moduan, berak galderak egiten zituen eta taldeko kideak erantzunak bota zituzten nahiko ondo.

2014-KULTUR ASTEA-Irteerak-Batxi2Giza-Donostiara txirrinduz

2013-14-BATXI2g-IRTEERA-Donostia txirrinduz

Batxi 2ko Giza-Zientzetako taldeak Donostiara egin du irteera bertako artea aztertzeko asmoz. Goizeko 8:30ean txirrinduak trenean sartu eta Donostiako kaleetatik ibili dira eraikuntza eta eskultura nagusiak ikusiz. Horrela Alderd-Eder, Santa Maria eta San Vicente elizak, Artzain Onaren katedrala eta Chillidaren Haizearen orrazia bisitatu dituzte. San Telmo museoan ere egon dira, bai Artearen historiari eta bai Euskal Herriko XX. mendearen historiari errepaso bat emanez.

2014-KULTUR ASTEA-Irteerak-Batxi1Giza-Donostiako Elizbarrutiaren Artxibategia

2013-14-BATXI1G-IRTEERA-Donostiako artxibategia

Kultur Asteko ekintza zen, baina ezin izan genuen egun hartan burutu.

Horrela joan ginen atzokoan Batxi1 Giza taldekoak Donostiara, Elizbarrutiko Artxibategia bisitatzea. Arazoren bat izan genuen hasieran, ikasle guztiak ez zeudenez, larritasunez egin genuelako trenezko ibilbidea. Estazioan tren pare bat pasatzen utzi eta Super Amaran erositako pastekin zain geratu behar izan zutenen giroa goxatzen saiatu ginen, hala ere, eta, zorionez, taldea osatuta lortu genuen Artxibategira iristea.

Joxean Garro zain genuen eta barkazioa eskatzen diot berriro gure atzerapenagatik. Beti bezain aparta izan zen harrera. Hango eta hemengo txrriskuak erakutsi zizkigun, ohituta ez gauden lekuak, neurri harrigarriko liburuak, akorda ezin gaitezen garaietako idatziak… Dena txukun-txukun gordeta, zainduta, guk ikusteko zain…

Esperientzia aparta izan ohi da eta Joxeanek ezagutzen ez dugun mundu bat irekitzen digu bere kontuekin: erlijioa, Vatikanoa, artxibategiak… Dena da berria gure ikasleentzat eta egun batzuetako zalantzak eta elkarrizketak pizteko balio izaten du.

Eskerrik asko, Joxean!

AINHOA CALVO

Asko gustatu zitzaidan atzoko irteera, oso interesgarria eta atsegina gure Joxean! Asko ikasi nuela ere esan beharra dut eta denbora azkar pasatu zitzaidala ere bai.

OIHANE

Atzoko bisita interesgarria iruditu zitzaidan. Gehien gustatu zitzaidana liburuak zaintzeko modua edo metokoak izan ziren. Asko harritu ninduen liburu guztiak edo gehienak nola zeuden gordeta mikrofilm ezberdinetan ikustea.

IÑIGO

Harritu egin ninduen artxiboetako memoria historikoa zein garrantzitsua zen eta zenbat segurtasun neurri hartu behar zituzten artxiboen segurtasuna mantentzeko. Kamera eta sensore asko zeuden eta, horretaz gain, AEBtako granitozko mendi bateko zuloetan gordeta zeuden artxiboen kopiak, gerra nuklear bat egonez gero, memoria gal ez zedin. Bestalde, kondizio bereziak oso beharrezkoak ziren paper eta pergaminoen iraupenerako eta kontserbaziorako. Eta ez nenkien CD nahiz DVDek karreteek baino iraupen laburragoa zutenik.

LIVIA

Atzoko hitzaldian orain dela hanbait urte liburuak nola ziren eta nola idazten zuen jendeak ikusi genuen eta Joxeanek bere esperientzia batzuk kontatu zizkigun adibidez: Vatikanoan bizi izan zuen esperientzia eta zer gauzak egin zituen han.

ITZIAR

Interesantea iruditu zitzaidan Joxeanek Vatikanoko azterketa nolakoa zen kontatu zigunean. Liburuak ere harritu ninduten, nola zeuden eginak (arkumeen larruazalarekin) etab.

REBECA

Ondo hasi genuen eguna… denak estazioan trena hartzeko zain eta Iñigo ez zela iristen. Azkenan, denak joan ginen eta Iñigo berandugo etorri zen, hain zuzen ere, Ordu bat berandugo uste det.

Gauzak horrela, berandugo iritsi ginen seminariora. Interesantea iruditu zitzaizkidan Vatikanoko gauzak eta bertan zeuden liburuak eta nola zeuden eginak. Baita iruditu zitzaidan interesgarria gure herriko elizan aurkitutako pergaminoa, originala ikusteko aukera eduki genuen eta bertan jartzen zuena irakurtzea interesgarria izan zen.

Ondoren bazkaltzera joan ginen eta, dena bukatu ondoren, Ordizira itzuli ginen. Dena laburbilduz, egun polita izan zen atzokoa eta gauza txar bakarra euri pixkat egin zuela izan zen.

AINHOA GIL

Oso interesgarria iruditu zitzaidan, bai Vatikanotaz gauzak eta baita Josean bera ere. Josean oso interesgarria iruditu zitzaidan, gauza asko kontatzen zituelako eta bera ere oso pertsona miresgarria delako.

KEPA

Interesgarria iruditu zitzaidan; seminarioa polita zen, liburuak oso ordenatuta zeuden, eta gauzen segurtasun eta liburu kopuru mordoak harritu ninduen.ºº1

UNAI

Hainbat bitxikeria ikasi genituen, artxibo historikoak behatu genituen eta egoitza bitxia iruditu zitzaidan. Bestetik, Santa Ana zergatik den ere azaldu zigun. Ordiziarrak izanda, ideiarik ez genuen!

AMAIA: Atzoko bisita oso interesgarria iruditu zitzaidan. Denbora azkar pasa zitzaidan eta bere istorioak kontatzeko moduak interesgarriagoa egiten zuen. Gehiena harritu ninduena, artxiboak gordetzeari ze garrantzia eman zion izan zen.

ADEL: Oso interesgarria iruditu zitzaidan atzoko bidaia; artxiboak asko gustatu zitzaizkidan, eta harritu egin ninduen nola zaintzen diren liburu eta artxiboak eta zelako garrantzia duten.

2011ko Kultur Astea Batxilergoan

<!–[CDATA[Bukatu dugu astea eta hasi dira gure oporrak.

Aste ezberdina izan dugu Batxilergoan.

Asteartean, emaileekin egin genuen girotze saioa.

Asteazkenean, KORRIKA izan genuen. Eskerrak ematen dizkiegu hemendik hori antolatzen lagundu duzuen gelako kideei!

Ostegunean, banatuta ibili ginen: Osasun arlokoak FICOBAra joan ziren Human Bodies ikustera, Giza arlokoak Lazkaora (Kutxa) eta gainontzekook, berriz, Izal aldean ibili ginen. AMPO bisitatu genuen eta, gero, J. ARANBURU gaztak. Biak esplikatu zizkiguten oso ondo eta erraz-erraz pasatu ginen balbulatik gaztara. Azken hau probatzeko aukera ere izan genuen eta gutako batzuk ez genuen jaki goxo hura erosteko aukera galtzerik nahi izan. Eskerrak eman beharrean gaude, bai Aranbururi eta baita Ikerri ere bi enpresa horien inguruan aritu zitzaizkigulako. Eta, nola ez! Irteera hau ahalbidetu zigun gelakideari ere bai. Eskerrik asko, maja!

2011-AMPO

2011-AMPO

2011-J. Aranburu gaztandegia

2011-J. Aranburu gaztandegia

2011-J. Aranburu gaztandegira iristen

Ostirala ere etorri zaigu eta hemen ere banatuta ibili gara. Batxilergoa 2. mailako Zientzietakoak BTEKera joan zaizkigu eta beste guztiok, berriz, Eibar ingurura, Orbea bisitatzera.

Puntual-puntual etorri zaigu Esti eta betiko modun etorri dira ikasleak. Batxi1ekoak izan dira berankorrenak, baina denak etorri dira behintzat! Batxi2n, Cristian falta zitzaigun eta haren zain egon gara 10 minutuz, telefonoz deika… eta bastante haserre agertu ez delako! Irteera zapore txar horrekin hasi da, baina giroa hobetzen joan da.

Autobus elegantea tokatu zaigu eta txoferrak denak eserita eta gerrikoa jarrita joan behar dugula esan du. Eibar inguruan goardia zibilen kontrol batekin egin dugu topo eta, haietako bat sartu zaigu autobusera. Arraroa izan da hori eta denak formal-formal eta txintxo aurpegikin, ia arnasik hartu gabe, egon gara berak sartu-atera egin duen bitartean.

Orbeara iritsi garenean, abentura Martarena izan da. Mareatuta iritsi da erabat eta inor ez gara konturatu. Berak esan duenean ia-ia kolorerik gabe zegoen! Aulki bat eskatu dugu beretzat eta segituan etorri zaizkio medikua eta erizaina. Goxo-goxo hartu dute eta oso zainduak sentitu gara. Bitartean, bideoa ikusten ari ziren gainontzekoak eta galdera dexente egin dute ondoren. Samuk Pekinen erabilitako txirrindua ere ikusi dugu. Hori bukatuta, tailerra ikustera jaitsi gara. Bi talde egin dituzte eta Letratako guztiak joan gara lehenengoan. Saioak kafemakina ondoan zegoen pasta bat lapurtu die hango langileei eta, tan fresca geratu da!

2011-ORBEA

Katea-lana ikusi dugu, bai margoketan, baita muntaian ere. Aluminiozko koadroak eta karbonozkoak bereizten ikasi dugu. Urrutira doazen paketeak ukitu ditugu…

2011-04-15-Eibar

Autobusa hartu eta Eibarrera joan gara. Atzo (herenegun, hobeto esanda) izan zen II. errepublikaren aldarrikapenaren 80. urteurrena eta banderatxoren bat ikusiko ote genuen esperantzan joan gara. Talderen batek ikusi omen du leiho batean, baina gehienok ez dugu aukerarik izan. Saiatu ginen Arma museoa bisitatzen, baina ezin izan dugu txanda lortu. Goenaga jauna Alfontso XIII.arekin batera dagoen argazki bat ikusi dugu, baina besterik ez. Argazkia atera dugu udaletxepean, El Corte Inglés, pizzeria, hanburgeseria… Beno! Turismo en Eibar!

2011-04-15-Eibar

Hemen ere eskerrak eman behar gure gelakidea eta bere eibartar familiari, informazioa eskuratzeko ahalegina egin dutelako. Era berean, txoferrari, leial-leial eraman gaitulako Eibarko kale estuetan zehar, eta Estiri (Amurriokoari!), ondo baino hobeto zaindu gaitulako. Ea ondo-ondo pasatzen duen Kordoban!

Zorionak eman nahi dizkiet Batxiko ikasleei, aste honetan ez baitugu zuzendu beharreko perkantzerik izan eta erabateko majo eta partehartzaile egon direlako.

Gaurtik aurrera, ondo-ondo pasatuko dugulakoan nago. Oporrak! Ez bistaz galdu gerturatzen ari zaizkigun azterketak eta maiatzera arte!]]>

2011-Kultur Astea

Kaixo, gaztek!

Hementxe dugu aste honetako egitaraua:
  • ASTEARTEA: Pelikula eta hitzaldia-Emaileak (Azken 2 orduak)
  • ASTEAZKENA: KORRIKA (4. ordu arte. Gero, klase normalak)
  • OSTEGUNA:
    • BATXI1
      • Osasun-FICOBA- 08:45ean geltokian
      • Zientifiko-AMPO-ARANBURU- 08:30ean kiroldegian
      • Giza-KUTXA-(Itziarren plana)
    • BATXI2
      • Osasun-FICOBA-08:45ean geltokian
      • Zientifiko eta Giza-AMPO-ARANBURU- 08:30
  • OSTIRALA
    • BATXI1- ORBEA- 08:30ean kiroldegian
    • BATXI2 Giza- ORBEA- 08:30ean kiroldegian
    • BATXI2 Zientifiko eta Osasun- BTEK- 09:00etan arboledan
Ea galdu gabe ibiltzen garen! Eta gero… oporraaaaaaak!

Batxi2n azterketaz galdezka ari zarete… Uste baino lehenago etorriko dira horiek, bai… Ahal den azkarren jarriko dugu haien behin-betiko plana, baina BEHIN-BEHINEKOA kontsulta dezakezue!