2012-Batxi2-Hautaprobetako notak jastotzeko ordua

Kaixo denoi!

Bihar, osteguna, hilaren 14an, jakingo ditugu aurreko asteko izardien ondoriozko emaitzak.

12:00etan jasoko ditugu tutoreek fisikoki Donostian eta, ordu horretan, jakin ahal izango dituzue birtualki zuen ordenagailuetan. Hementxe duzue helbidea:� http://www.sarrera.ehu.es/p259-content/eu/contenidos/informacion/tem_acceso_indice/eu_temacces/prueba_acceso.html� Oraindik ez dago aktibatuta, baina ordu horretan jarriko dute martxan.

Txartelak eta gainontzeko gauzak jasotzera ere bihar bertan, osteguna, 14:00etan etorri behar duzue. Ea dena ondo doan eta ospatzeko alai-alai izaten garen! Zorte on!

Advertisements

2012-HAUTAPROBAK

Hementxe duzue informazioa:

    • Asteazkeneko autobusa: 07:45ean, RENFEko geltokian. (Ondorengo egunak zehazteke daude!)
    • Probaren ordutegia (pdf, 64 Kb)
    • Epaimahaiak
    • Unibertsitatera sartzeko probaren ariketak
    • Kalifikazioen kontsulta�  (DATORREN OSTEGUNEAN JARRIKO DUTE HAU!)
    • Gogoan izan ekarri behar duzuena:
      • NAN
      • Asteazkenean emango zaizuen dokumentazioa
      • Axota urdinak eta idazteko beste tresnak: arkatza, ezabagoma, txorroskileroa…
      • Kalkulagailua
      • Marrazketarako behar duzuena…
      • Hamaiketako eta bazkarirako plana (bokata, dirua…)
    • Gogoan izan behar ez duzuena: mugikorra, mp3a…

Hemen dituzue ohar orokorrak:

AURKEZPENA

      • Fase orokorreko azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina (autobusean emango dizuet).
      • Aurkezpenean proba egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da onartuko aldaketarik matrikulan ez bazaio epaimahaiari eskatu asteazkeneko 13:00ak baino lehen.

FASE ESPEZIFIKOA BAKARRIK EGINGO DUTEN IKASLEAK

      • Epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

MARRAZKETA TEKNIKOA II

      • Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

      • Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.

Puntualtasuna behar dugu. Ezingo dugu zain egon, e? Ondo izan eta asko ikasi!

2012-Notak jasotzera etortzeko orduak

<!–[CDATA[Kaixo denoi!

Eguraldi ederra duzue oporralditxoak hasteko, e? Disfrutatu!

Hementxe utziko dizkizuet notak jasotzeko ordutegiak:

  • Batxi2ko OHIKOAK: OSTEGUNEAN, maiatzaren 24an, 13:00etan.
  • Batxi1eko 3. EBALUAZIOA:
    • Itziarren eta Josuneren tutoretzakoak: OSTIRALEAN, maiatzaren 25ean, goizeko 08:00etan.
    • Marijoren tutoretzakoak: OSTIRALEAN, maiatzaren 25ean, goizeko 08:30ean.

    OHARRA: Puntualtasuna eskatzen dizuegu, irakasleok eguneroko normalean baikabiltza eta DBHn klase arruntak daude.

    Bestalde, gogoan izan ostiralean ordutegi normalak izango direla azterketak erakusteko eta ondorengo klaseak prestatzeko. Ondoren izango diren ordutegiak banatuko zaizkizue.

    ]]>

2011-Ekaineko klaseak

<!–[CDATA[

Hautaprobetarako klaseak

DBHO 2


asteartea 31 asteazkena 1 osteguna 2 ostirala 3 astelehena 6 asteartea 7
08:30 Filo/Hist Geo/MateZ Hist? Mar/Bio/MatG Filo
09:25 Leng Hitzaldia Euskara Geo/Fis
10:20 MatG Enp/MateZ Hitzaldia MatG2 Arte/MatZ MatG/Kim
11:45 Leng Ing Mar/Bio/MatG Enp Enp/Kim Leng
12:40 Arte/MatZ Mar/Bio/MatG Filo/Hist MatZ/Arte MateZ
13:35 Geo/Kim MatZ Leng
14:30

Errekuperazio klaseak

DBHO 1

asteazkena 1 osteguna 2 ostirala 3 asteazkena 8
08:30 Hist/KIm Eusk
09:25 Psiko/Fis(Jos) Hitzaldia Eko/Kim Fis
10:20 MatG/Bio/MatZ(Jos) Hitzaldia Ing MatZ
11:45 Filo Leng
12:40 Ing Hist
13:35 Filo MatG/Mar/Bio/MatZ(Jos)
14:30

Batxi1eko Fisika eta Mate Zko irakasleak ez daude hasierako 3 egunetan eta, Josune egongo da nahi duenari zalantzak argitzeko. Horregatik jarri dira klaseak asteazkenean, hilaren 8an.]]>