2021-2022-Mondragon unibertsitatea

Orientazioak antolatu du hitzaldia eta Mondragonekoek argi eta garbi esplikatu dute beraien eskaintza.

Aurkezpen orokor baten ondoren, 3 taldetan banatu gaituzte eta interesen arabera banatu dira ikasleak. Egia da hainbat ikaslek ez duela bere hautaren erantzun zehatzik izan, baina eredua ikusteko eta ulertzeko aukera izan du, behintzat. Nork daki non izango diren hemendik urte batzuetara!

Hala ere, badira galduta sentitzen diren ikasleak ere… eta, ziurrenik, galduta segitu dute hitzaldiaren ondoren…, baina, lasai! Topatuko dugu azkenean gure gustuko bidea! Ez etsi! Animooo!

2021-2022-Batxi2-UNITOUR

Ez dugu eguraldi onik izan…

Ezta denbora libre askorik ere. Puntual iritsi gara eta bastante pronto egon behar izan dugu autobusean berriro… Covid garaiak! Enfin!

Ikasle-ohiak aurkitu ditugu bertan eta pozik saludatu ditugu Uxue, Irati… Beste ezagun batzuk ere izan ditugu… Baina ez zegoen galtzeko denbora handirik.

Unibertsitate asko zeuden azokan eta eskaintzaren zerrenda miatzen ibili dira gureak. Bazen nora joan ez zekiena, edo ez zena ausartzen… Bazen hemendik hara eta handik hona ibili dena ere. Poltsak eta motxilak erreklamo ederra izan dira, baina aurpegia eman behar zen horretarako. Animatuenak lotsatienari lagundu dio horretan. Hainbat unibertsitatek papera besterik ez zuen eskaintzen… Bakar samar ikusi dugu mahai hura.

Baina katxondeoz aparte, ikasle batzuk ondo baino hobeto aprobetxatu dute tartea eta balizko etorkizunean murgiltzen saiatu dira. Bere buruari galderak egiteko balio izan du, behintzat! Atzerrira joan nahi al dut? Umeekin egin nahi al dut lan? Kamioiak antolatzen ibiltzea gustuko izango ote dut? Edo diseinu erakargarri horretarako milonada bat ordaindu behar ote da? Bartzelonan biizitzak ederragoa dirudi…Edo ez… Marinelak ere beste portu batzuk ikusi ditu bidean…

Ordua iritsi da eta … Ai, ene! 11 ikasle falta! 11! Txoferra kabreatuta erabat, Kursalen aurrean ezin omen da zain egon-eta! Hangouts, Whatsapp, deiak… Ai, ene! Ké nerbios! Miren hegan joan da oraindik fakultateren bati itsatsita jarraitzen zuten ikasleak erreskatatzera; “galduta” zebilen laukotea ere desenpanatu eta etorri zaigu azkenean…!

Txoferraren haserrea ez dugu samurtu; ke si kortinak paken utzi, ke si hanka behera, ke si eseri zaitezte… Ez dakit bidaia hau mitaddeprezion kontratatu dugun edo… Ez zen bromarik han!

Ñoñostin utzi ditugu koartada zuten ikasleak: ke si musikitas eta Aitanahanburgesa, ke si dientes-dientes… Besteok txintxo-txintxo a la Euskadi profunda itzuli gara. Bi parada egingo ote ditu txoferrak? NI PENTSARRRRRRRR!

Hala ere… Zer izan da? Batxi2ko ikasle hauek pandemia hasi zenetik lehen irteera? Ba… igual bai, e!

Argazki gehiago: HEMEN

2020-2021-Batxi2-Irteera-UNITOUR

Gaur joan da gure Batxi2ko taldea Donostiara Miren orientatzailearekin. Aspaldiko partez! Beasain, Zaldibi, Itsasondo dira azken parteko gure mugak eta… Eguraldiak ez die asko lagundu, baina primeran portatu dira gure ikasleak. Tabernarik ere ez ekaitzaz babesteko, baina… giro ona nonahi! Historia ezin ahaztu, klaro!, eta Maria Kristinaren aztarnak bisitatu dituzte, behintzat!

UNITOUR izan da irteeraren helburua eta etorkizuna gertuago ikusten duten honetan kezkak argitzeko planteatuta dago (Zenbait kasutan, kezka pizteko!). Animo, valientes!

Argazki gehiago HEMEN

2019-20-Batxi2-Irteera-Unitour

Pasa den astean 2. Batxilergoko ikasleekin Kursaalean izan ginen Unitour orientazio azokan. Bertan, etorkizuneko ikasleek unibertsitateen eskaintza guztia ezagutu dezakete zuzenean, bai Euskal Herriko eskaintza, baita estatukoa ere, eta, hari esker, beraien unibertsitate etorkizuna diseinatu. UNITOUR Europako Unibertsitate-orientazio azokarik garrantzitsuena bilakatu da. Urtero 700 eskolatik gora eta 30.000 ikasle, guraso eta orientatzaile elkartzen dira bertan. Azoka hau ikasleei beraien etorkizun profesionala diseinatzen laguntzeko topagunea da. Bertan erantzuna ematen zaie funtsezkoak diren galderei, hala nola, zer ikasi? Non ikasi? Informazio interesgarria dudarik gabe erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten garai hauetan.

Argazki gehiago nahi baduzue, sakatu HEMEN.

2016-2017-Batxi2-ORIENTAZIOA-Ikasle ohiekin

Orientazioaren asteari amaiera emateko ikasle ohi batzuk etorri zaizkigu beraien ikasketa esperientzia kontatzera. Jakintzan batxilergoa amaitu zutenean ze nolako bideak hartu zituzten, zergatik aukeratu zituzten ikasketa horiek, asko ikasi behar al den, nolakoa den unibertsitatea…eta horrelako gauzak esplikatu dizkigute eta gurean amaitzear dauden ikasleak adi adi egon dira beraiei so. Galdera pila bat ere egin dizkiegu eta guztiak erantzun dizkigute beraz eskerrak eman dizkiegu Iker, Ander, Xabat, Itsaso, Naroa, Ane eta Maialeni beraien denbora guri eskeintzeagatik eta gure duda eta beldurrak uxatzeagatik.

2016 – Batxi2 – Unibertsitate Orientaziorako Azokak

Datozen asteetan Euskal Herriko Uniberetsitate orientazioarako azokak ospatuko dira 9:00 -14:00 bitartean. Sarrera doan da eta hurrengo egunetan eta lekuetan egingo dira:

Bertan ikasleentzako Argibide Zerbitzuak UPV/EHUko graduei buruzko informazio zehatza emateko Azokak antolatzen ditu, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.

UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskainiko da.

Unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mugikortasun programei, graduondokoei eta abarrei buruzko informazioa ere lortu daiteke.

Horretaz gain, Azoka egunean bertan informazio-saio ezberdinak eskaintzen dira ondoko ikasgeletan. Nahi izanez gero, Orientaziorako Azoka egunean bertan, Campus bakoitzeko unibertsitate-egoitza bisitatzeko aukera izango duzu.

2015-Batxi2-Orientazioa-Unibertsitateak-Elgoibarko Makina-Erreminta

Guraso agurgarriak:

Garai honetan ohi denez, Unibertsitate desberdinetako ikasle berrientzako informazio saioekin hasiko gara. Aurten eta nobedade bezala, gure ikasleen gurasoak gonbidatzea erabaki dugu. Izan ere, badakigulako aurtengoa ikasturte berezi eta konplikatua dela. Erabaki asko hartzeko garaia da eta denon laguntza eta aholkuak  garrantzitsuak izan daitezke.

Hitzaldi hauetan informazio eguneratua jasotzeko aukera izango duzue. 2016-2017 ikasturteko eskaintza akademikoari eta zerbitzuei lotutako informazio ezberdina hain zuzen ere: Graduen eta Gradu Bikoitzen eskaintza, titulazio berriak, informazio saioak, sarrera prozesua… Aurrekoan izan genuen Deusto eta Mondragon izan ditugu. Oraingoan, berriz, Elgoibarko Makina-erreminta datorkigu.

Espero dugu informazio hau baliagarria izatea eta egokia ikusten baldin baduzue, gonbidatuta zaudete. Bestelako argibiderik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

  • Data: ABENDUAREN 14an, 14:00-15:30.
  • Lekua: JAKINTZA IKASTOLAKO (ALTAMIRA) ARETOAN

Jaso ezazue agur bero bat.

Orientazio Departamentua

2015-Batxi2-Orientazioa-Unibertsitateak-Mondragon

Guraso agurgarriak:

Garai honetan ohi denez, Unibertsitate desberdinetako ikasle berrientzako informazio saioekin hasiko gara. Aurten eta nobedade bezala, gure ikasleen gurasoak gonbidatzea erabaki dugu. Izan ere, badakigulako aurtengoa ikasturte berezi eta konplikatua dela. Erabaki asko hartzeko garaia da eta denon laguntza eta aholkuak  garrantzitsuak izan daitezke.

Hitzaldi hauetan informazio eguneratua jasotzeko aukera izango duzue. 2016-2017 ikasturteko eskaintza akademikoari eta zerbitzuei lotutako informazio ezberdina hain zuzen ere: Graduen eta Gradu Bikoitzen eskaintza, titulazio berriak, informazio saioak, sarrera prozesua… Aurrekoan izan genuen Deusto. Oraingoan, berriz, Mondragon datorkigu.

Espero dugu informazio hau baliagarria izatea eta egokia ikusten baldin baduzue, gonbidatuta zaudete. Bestelako argibiderik behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

  • Data: AZAROAREN 30ean, 14:00-15:30.
  • Lekua: JAKINTZA IKASTOLAKO (ALTAMIRA) ARETOAN

Jaso ezazue agur bero bat.

Orientazio Departamentua