2018-Batxi2-Beasaingo idatz-lehiaketa

Baliente-baliente, gure Enara! Zorionak, guapaaaa!

Advertisements

2016 – Batxi1 – URRUZUNO – Irati Jauregi Unanue

Zorionak, Iratiiiiiiiii! Poz-pozik gaude gure artean zarelako!

Bere hitzei ezin itzalik egin!

 

Ipuin lehiaketa batean irabazten dudan lehen saria da eta ikaragarri poztu nintzen saria lortu nuela jakitean. Lehenago ere idatzi izan dut, baina, batez ere, bertsoak. Izan ere, bertso eskolan nabil 13 urte nituenetik eta oso gustuko dut.

Bertsoen inguruan ideia handirik izan gabe hasi nintzen bertso eskolan, lagun batek bultzatuta eta, geroztik, hainbat esperientzia bizi izan ditut; horietako bat udalekuak izan dira. Abenduan, Sormen udalekuetan izan nintzen; bertan, antzerkian, musikan, literaturan eta bertsotan ibiltzen garen gazteak elkartu ginen eta ipuina idazteko gogoa bertan piztu zitzaidala esango nuke.

Saria lortzeak ikaragarri poztu nau, baina, horrez gain, idazten jarraitzeko bultzada ere eman dit.

Irati Jauregi