2020-Koronabirus-Hautaprobak atzeratuta

Hementxe azken albisteak: Atzeratuta! Noiz arte? Nork daki?

Zorte on eta eutsi goiari!

2020-Jakintzako zuzendaritza-Koronavirus

Guraso agurgarriak,

Oraintxe jaso dugu Hezkuntza Sailetik bihartik aurrera klaseak eteteko agindua. Etenaldi honek, 15 egun iraungo ditu: martxoaren 13tik 29ra (biak barne).

Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Horregatik, ikastolako langileok lanean jarraituko dugu eta datozen egunetan, emailez edo beste baliabide digitalen bitartez harremanetan jarraituko dugu bai ikasleekin (LH 3. mailatik aurrera), bai familiekin.

Irizpide orokor gisa, tutore, irakasle edo orientatzailearekin aurreikusitako bilerak bere horretan mantenduko dira.

Osasun-agintarien gomendioak jarraituz, saihestu dezatela taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea.

Bestalde, Eskola Kirolaren inguruko ekimen guztiak bertan behera gelditu dira (entrenamentuak eta lehiaketak).

Hezkuntza Sailetik jaso dugun gutuna igortzen dizuegu. Berriak ditugun heinean informatuko zaituztegu.

Edozein zalantzaren aurrean, jakin irakasleak eta zuzendaritza ikastetxean egongo garela.

Ondo izan

Jakintza ikastolako zuzendaritza taldea

2020-Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza Saila-Koronabirusa

Hezkuntza-komunitateko kide agurgarriok:

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, zirkular honen bidez jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.

Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ondorioz, bertan behera geratzen da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru lurralde historikoetako ikastetxeetan aurrez aurreko eskola-jarduera guztia, bai eta Haurreskolak Partzuergoaren mendeko haur eskoletan ere.

Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten. Horregatik, ikastetxeetako langileak beren ohiko ordutegian egotea erabaki da.

Aldi horretan, irakasleei dagokie material didaktikoa prestatzea eta ikasleen eskura jartzea, ahal den neurrian, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezaten. Horretarako, Sailak alderdi horiek argitzeko instrukzioa emango du.

Horrez gain, Osasun Sailak gomendatzen du, nahiz eta ikasleek etxeko bizitza normala egin dezaketen, ahal den neurrian saihestu dezatela taldeko jarduerak egiten diren esparru itxietan egotea. Era berean, osasun-agintarien gomendioak betetzeko eskatzen dizuegu, hartutako neurriek birusa kontrolatzen lagunduko dutelakoan.

Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteerei dagokienez, Osasun Sailaren jarraibideak bete behar dira. Une honetan horiek saihestea gomendatzen du Sail horrek.

Ikastetxeek zabalik izango dituzte familiekin komunikatzeko ohiko bideak, horri buruzko informazio eguneratu guztia helarazteko.

Informazio eguneratua eta jarraibide operatibo gehigarriak izateko, sailaren webgunearen barruan atal bat gaitu da, gomendioak eta mezu berriak aldizka helarazteko.

https://www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu/

Hezkuntza-komunitateko kide guztien erantzunkidetasuna eskatzen dugu, salbuespenezko eta ezohiko aldi hau behar bezala kudeatzeko, aldi berean, lankidetza ere eskertzen dugularik.

Adeitasunez,

Cristina Uriarte Toledo
Hezkuntzako sailburua

2020-Batxi1-Erasmus+-Irteera-Donostia

Astelehenean, irteera izan genuen Donostiara, gure Erasmus+ proiektuaren barnean. IK109 izeneko laborategi batera joan ginen erleei buruz gehiago ikasteko xedean. Goizean goiz hartu genuen autobusa eta 09:30erako heldu ginen gure helmugara. Barruan bideo emanaldi txiki bat ikusi genuen eta talde txikitan banatu gintuzten ekintza desberdinetatik pasatzeko.

Lehenengo ekintzan 6 zaku txiki usaindu behar izan genituen eta usain bakoitza zein elementuri zegokion asmatu behar genuen.

Beste ekintzan 5 etxeko mantalak jarri zizkiguten eta, bertan, geuk nahi genituen marrazkiak egin behar genituen. Erleei buruzko istorio bat izan zen gure marrazkien gai nagusia, hori baita lantzen ari garena gure proiektuan.

img-20200311-wa0007img-20200311-wa0015

Hurrengo ekintzan, aulki batzuetan eseri eta ogiarekin ezti mota desberdinak probatu genituen. Oso goxoak zeuden guztiak.

img-20200311-wa0012

Beste ekintza batean, erle panel erraldoi batzuk jarri zituzten gure esku eta objektu ugari. Hauekin konposizio bat egin behar genuen.

img-20200311-wa0009

Eta ekintza izarra, 3 D-ko errealitate birtualeko betaurreko batzuek jantzita lorategi bat egin behar genuen. Etxe, lore, erle, bizikleta eta beste elementu ugari marraztu genituen lorategi birtualean.

img-20200311-wa0014img-20200311-wa0008

Lanak amaitutakoan, berriro ere autobusa hartu eta Ordiziara bueltatu ginen, eguneroko errutinara. Baina… kenoskitenlobailaoooo!

img-20200311-wa0010

Argazkiak eta bideoak ikusteko, sakatu HEMEN.

 

2020-ARALAR aztergai

Mundua leku den lurra, Aralarko dokumentala ikusi eta landu dute Jakintzan DBHO2ko ikasleek. Larraitz eta Gorkaren ardurapean, 6 ikuspuntu desberdinetatik egin dute azterketa: Aralarko fauna eta flora, Aralarko geologia, Aralarko ondare kultural eta historikoa, abeltzaintza eta nekazaritza Aralarren, turismoa Aralarren eta Aralarko zenbait guneetatik azterketa paisajistikoa.

Aurreko ostiralean, otsailaren 28an, dokumentala egin duten adituekin solasaldia izan zuten gure ikasleek. Mahai ingurua osatuz: Joxe Antonio Mugica (Geografia eta Historiako irakaslea EHUn), Iñaki Aizpurua (Aralarko aterpetxeko zuzendari ohia eta arantzadiko ikertzailea), Joseba Garmendia (Arantzadiko ikertzailea), Edurne Huesa (Landarlaneko ordezkaria) eta Iban Toledo (ON Produktioneko filmagilea). Eskerrak denoi eskainitako aukera honengatik!

Argazki gehiago ikusteko: 2020-Batxi2-ARALAR, mundua leku den lurra

2020-2. ebaluazioko azterketak

Beharrik ere ez da egongo, baina… badaezpada ere indarrak zertxobait neurtu egin beharko ditugu, ez? Animooo!

DBHO-2 

  • Otsailaren 6, osteguna
    1. Historia
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Eusk
    2. Fisika-Enpresa
  • Otsailaren 10, astelehena
    1. Leng
    2. Geo-Lur
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Kimika-
    2. Marraz-MateG
  • Otsailaren 14, ostirala
    1. Mate Z

Urtarrilaren 20-21ean: Arte

Urtarrilaren 24an: Bio-Filo   

DBHO-1 

  • Otsailaren 6a, osteguna
    1. Marraz-BIo
    2. Euskara
  • Otsailaren 7a, ostirala
    1. Fis-Kim
    2. Filo
  • Otsailaren 10a, astelehena
    1. Mate Z
    2. Ingelesa
  • Otsailaren 11, asteartea
    1. Lengua

Azterketa hauen garaian, klaseak ETEN egingo dira eta egunean bi egingo dira.

  • Lehenengoa: 08:30ean
  • Bigarrena: 11:45ean

Ez galtzeko, Googlen ere badituzue, e?