2019-Batxi2-Hautaprobak-Ordutegia

IMG_20190603_095125

AURKEZPENA Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Matrikularen gordekina eta kodeen orriaren artean desberdintasunik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Matrikularen gordekina eta kodeen orriaren artean desberdintasunik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan (11:15 edo 17:15) badira, lehenengo orduko azterketak (09:00 edo 15:00) hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.

MARRAZKETA TEKNIKOA II Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK EDOTA GAILU ELEKTRONIKOAK Gailu elektroniko guztiak(mugikorrak, smartwachak eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).