2021-2022-Batxi1-ERASMUS+: PEZENAS IV

Bizirik jarraitzen dugu momentuz gure laugarren egunean, Frantzian.

Goizean jaiki gara eta lehenengo parada Clamouseko kobetan izan dugu. Barnean sartu eta pelikula bat jarri digute kobak nola sortu ziren ezagutzeko. Guztia frantsesez. Batzituen azpitituluak, baina haiek ikusteko teleskopio bat behar zen, gutxienez, eta ez ginen gauza askorekin geratu. Ondoren, koba barrura sartu ginen. Estalaktitak goitik behera, estalakmitak behetik gora, guztiz beteta. Izugarriak batzuk eta fin-finak besteak, kolore eta forma guztietakoak. Koba oso interesgarria.

Handik irtendakoan, bazkari pasaratxo txiki bat egin eta kanoatan ibiltzera joan ginen. Bi presaren artean soltatu gintuzten denok. Gazte pilo bat jolaserako gogoarekin eta horren gazteak ez zirenak ere berdintsu. Goitik behera blai eginda bukatu genuen denok, pirata frantsesen abordaia eta iraulketa artean.

Kanoa guztiak txukun-txukun utzi eta ikastolara bueltatu ginen. Han azkeneko argazkiak atera eta txekiar eta Pezenaseko frantsesak agurtu genituen. Iluntzerako, beste frantsesekin zita egin genuen afaltzera joateko.

Etxerako bidean, biharamunerako, bueltarako bazkaria erostera gelditu ginen. Gauzak merke-merke eta bakoitza bere menua erostera! Ala! Hango tortila eta entsalda de pasta pila!

Gauean, afari pasaratxoa egin genuen frantsesekin, lehen esan bezala eta, bukatutakoan, gure bungalowak erakutsi genizkien.

Nahiko builosoak ziren frantses hauek ere. Kanpina puskatu aurretik edo handik bota aurretik bidali genituen, behintzat!. Joan zirenean, lasaitasuna nagusi. Agurtu eta lotara. Hurrengo egunean, berriro Euskal Herrirako buelta izango dugu eta, gure tierran txukun samar azaldu nahi badugu, deskantsatu beharrean gara. Ea ba bihar ze abentura dauzkagun!

2021-2022-Batxi1-CrossFit

Hementxe daukagu soinketako azken klaseetan egindakoaren informea. Ikerrek, txintxo-txintxo, eman digu haien berri.

CrossFit Txindokiren eskutik gozatu zuten saioaz eta GARAZI LORENZO ikasleohia izan zuten gidari ezinhobea. Benetan saio aproposa eta dibertigarria prestatu zien berak eta gure ikasleak, izerdi patsetan, a ze nola saiatu ziren! Mundial pasatu zuten eta ondorengo egunetan giharretako mina ezin kendurik ibili omen dira!

Ez ziren gutxi izan informazioa eskatu zutenak eta, orain bere kontura, jarraipena emateko asmoz azaldu zirenak.

Ea Beasaingo festek ez dizkien asmo on horiek uxatzen!

Eskerrik asko, Garazi!

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+ORDIZIAN

Etorri zaigu berriro bixita. Erasmus + proiektuaren baitan, Pézenaseko (Frantziako) ikasle eta irakasleak dira oraingo honetan.

Eta, aitzaki-maitzaki, ingurubueltan ibiltzeko aukera izan dugu denok ere!

Batxi2 oraindik 3. ebaluazioaren azken txanpan dagoen honetan, asteartean iritsi ziren frantsesak herrira.

Asteazken goizean, Adur Ezenarro alkateak, harrera egin zien Udaletxeko areto nagusian Pézenaseko (Frantzia) ikasle eta irakasleei. Asteazkena zenez, Ordiziako Azoka ezagutzeko aukera izan zuten honen eta herriaren sorreraz ere hitz egin zuten. Alkateak pandemia garaian azoka ez zela eten eta izandako antolakuntza esplikatu zien era berean.

Mendi-irteera eta txangoak izango dira astean zehar eta… ea Orienting-eko klaseak balio izan dien! Hainbat frantses galduta ibili dela jakin dugu, Urbira ezin iritsirik…, baina oraingoan gureak zuzen-zuzen! Mobilen bat, jertseren bat… galduta, baina eguna amaitzerako denak etxean!

Batxi2koak, berriz, azterketak amaituta eta errekuperazio-klaseetan, jada. Bada txangora joateko indarrik gabe iritsi dena eta klaseetara joatea nahiago izan duena… Ai! Zahartzen ari dira hauek, e?

Goierriko Hitza

2021-2022-Batxi1-Orienting

Urteak daramatzagu Jakintzan Batxi1ean ekintza hau egiten eta jarraitzeko ustean gaude, klaro!

Mendi-Federazioarekin ekintza adosten du Soinketako irakasleak eta 4 bat ordutan teoria eta praktika lantzen aritzen dira adituak eta gazteak: iparrorratzaren erabilera, mapak neurtu, nola irakurri, nola erabili…. eta, azken bi ordutan, azterketa! Ibilbidetxo zirkular bat egin behar dute mapa erabiliz. 3 puntu dira ezinbesteko eta nahitanahiez pasatu behar dute hiruetatik.

Ez dute aurten ere denek “azterketa gainditu”, 9 taldeetatik 3, behintzat, “galdu” direlarik. Eskerrak begiraleek eskarmentu handikoak direla eta azti ibiltzen direla artaldea ez galtzeko! Gehienek partehartze egokia eta matematika eta filosofiako klaseak galtzeko erabat prest!

Lastima den-denak ez direla etorri eta ez dutela aukera aprobetxatu. Iparra ez al dute galduko! Bizitzan ikasteko aukerak ez dira sekula alboratu behar! Animo, gaztek!

Datorren astean, Erasmusekoak datozkigu… Hor ere izango da zer ikasia! Eutsi goiari!

Argazki guztiak: HEMEN

2021-2022-Batxi1-ERASMUS +LA CANOURGUE VI

Azken eguneko reporta:

Iritsi da azken eguna. Agurtu ditugu fratsesak eta La Canourgue. Elkarrekin azken argazkia atera dugu, egalité, fraternité eta liberté lelopean.

Ondoren, giza-zubia egin digute autobusaren aurrean eta azken besarkadak eman dizkiogu elkarri. Agur, La Canourgue.

Toulousen egonaldi bat egin dugu, bazkaldu eta bertako bazterrak ikusiz. Blablacar bus autobus gorria iritsi da geltokira eta hantxe sartu gara 5 orduko bidaia luze batean.

Azken txanpa Donostia eta Ordizia artean euskal kanten artean mikrobusa alaituz egin dugu. Gustura, nekatuta eta beste batean berriz irtetzeko gogoz geratu gara!

Hauxe da gure Ionek bidalitako kronika. Lo bat edo beste galduta egongo da, baina gazte eta animoso segitzen du oraindik! Gazteen artean gaztetu, nonbait! Animoooo, oporrak dira-eta!

Argazki guztiak ikusi nahi badituzue, HEMENTXE sakatuuu!

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+LA CANOURGUE V

Eskolan elkartu gara denok.

Taldeetako batek erlauntzak eraikitzeari eman dio. Bestea, berriz, irratian aritu da eta, hirugarrena, ping-pongen.

Bazkaldu eta lanarekin jarraitu dugu.

Handik herriko petanka-jolastokira joan gara. Hortxe ibili gara, “a lo jubilau”, partida batzuk jolasten. Ez dira elur-gerran izandako istiluak entzun hemen…

Gero, nola ez!, Covid-testak egitera, klaro! Tiempos nuevossss, tiempos salvajesssss… zioen abesti zahar hark.

Eta, bukatzeko, txan-txan-txan-txaaaannnn, despedidieee! Afari-dantzaldia! Aligot jan genuen, plater tipikoa, patata, gazta eta mantekilaz eginikoa.

Eskusoinu-jole bat bazen eta jatafuego ibili ginen dantzan. Gero ikasleak hasi ziren musika jartzen eta… ezin handik bidali! Eneee!

Azkenean, denok etxera, biharamuneko bidaia luzea dela-eta!

Gaur korrika etorriko dira Ordiziarantz…, baina ez dira KORRIKA Ordiziatik pasatuko den garairako iritsiko… Parrandarako igual bai, puntual-puntual…

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+LA CANOURGUE IV

Gaurkoa atzoko egunaren jarraipena izan da, klaro… Nola ez!

Antigenoak egiten hasi gara, beraz… En fin! XXI. mendeko krisia ez da amaitzen!

Maddalen agurtu dugu eta Intsektuen Museoa bisitatzera joan gara, Mikropolis. Bertan, Pézenaseko frantsesak, txekiarrak eta norbeiar batzuekin batera egon gara eta intsektu-festaz gozatu dugu elkarrekin.

Arratsaldean, Via Ferrata egin dugu, arroka beldurgarrietan zintzilik eta, egia esan, ahuntzak bagina bezala, disfrutatu dugu denok malkarretan.

Afaltzera, Millau herrira joan gara eta lehen aldiz ikusi ditugu dendak, tabernak eta abar! Ai! Hori bai disfrutatzeaaa! Ordubeteko tarte librea izan dute ikasleek eta herria miatzen ibili dira. Klaro ke… Ohitu gabeko ahuntzak, nonbait! Harri malkarretan ibiltzen diren horietakoak, baina… Ez zaizkigu, ba, ikasle batzuk galdu? Eskerrak poliziak berak ekarri dituela gu geunden tokira!

La Canourguera itzultzean, euria hasi du eta bustita amaitu dugu ilunabarra!

Uf!

Zer opa ote digu biharamunak?

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+LA CANOURGUE III

Azoka

Asteleheneko partea emango dugu hemen, konsusmasysusmenos

Goiza herriko azoka eta herria ezagutzen eman genuen. Horretarako prestatu ziguten orientazio-joko bat.

Ondoren, gure gaztek beti gose, ikastolako kantinara joan ginen, bazkaltzera.

Arratsaldean, autobusa hartu eta baserri zahar bat bisitatzera eraman gintuen eta gazta-degustazio bat egiteko aukera izan genuen. Frantsesak, oh la-la!

Bagindoazen eta…, hara! Ez geunden denok! Ia-ia ikasleak bidean galduta! Esaten genuen buila txiki-samarra zegoela gure artean…! Furgoneta bati esker errekuperatu genituen ardi galduak!

Iritsi ginenean, elurra zegoen oraindik, eta… badakizue! Gaztek! Elur-gerra galanta gure artean! Ai, gure neskak! Orain bai, builak! Hura eskandalua!

Itzuleran, nekearen-neke, jendea lo egiteko prest zegoen, baina… ez zegoen astearteko abentura amaituta… Bizitzak ixkina ugari izaten ditu eta… gure gaztek espero ez ziren uneak ikusi behar izan zituzten oraindik…! Arazoak sortzen diren heinean, bere konponketa eman behar zaiela ikasi zuten di-da batean eta… beti dagoela gauzak okertzeko aukera! Birjentzitabirjentzita, kemekedekomoestoy…!

Bidaia aberatsa izaten ari dela ezin ukatu! Eta garbi dago ikasiko dituzten gauza guztiak ez zeudela programatan idatzita! Erasmus+… eta abar!

Animo, gaztek! Eutsi goiari!

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+LA CANOURGUE II

Gaur elkar ezagutzeko eguna!

14 euskaldun eta 14 frantses elkarrekin hitzak trukatuz, ingelesez ezin, eta zeinuen bidez hizketan. Ondoren, altxorraren bila ikastetxean zehar.

Jarraian, gosez amorratzen, udaletxera! Alkatearen agurra frantsesez, klaro. Ezer ez dugu ulertu! Hamaiketakoa eskaini digu, gosearen gosea asetzeko balio izan duena.

Bazkaldu ondoren, erleen bizitza ezagutuz, erlezain bihurtu gara!

Bukatzeko, futbol-partida. Neka-neka eginda, zelaian zerraldo etzanda bukatu dugu, atseden hartuz.

Irakasleak rizandoelrizo, pixka bat, e? Berriro pizza! Beste jatetxe guztiak itxita zeudelako! Bat ondo, baina, gauero bada, gehiegi, e?

Behintzat, aspertzeko betarik ez!

Bihar herriko azoka eta cheese factory. Zer gertatuko? Bihar kontatuko!

Eta gu horren zain!

2021-2022-Batxi1-ERASMUS+LA CANOURGUE I

Iritsi dira gure gazteak La Canourguera, Lozèreko Venezia txikira.

Toki elegantea, benetan, baina… hau hotza! Berriketarik ez, e?

Goizeko zortzietan atera dira Ordiziatik, batzuk begietako makarrak ondo kendu gabe oraindik, eta Donostin hartu dute autobusa Toulusera bidean. 15:30ean ziren han eta bertan bazkaldu dute, La Canourguera joateko autobus txiki bat hartu aurretik. Marrazketako kalkuluak egin beharrean izan dira maleta guztiak garraiatu ahal izateko! Horixe Tetrisa!

Toulouse. Bazegoen gosea hor!

Bidean elurra eta hotz ikaragarria, baina, autobusean, bero-bero. 19:30ean iritsi dira helmugara eta bertako familiak zituzten zain, bakoitza berearekin joan delarik.

Ion eta Larraitz animoso zeuden bidaiapalizaren ondoren, pinta oneko pizzak jaten ari ziren bitartean. Eutsi goiari, gaztek!